Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

117.424 euro Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikastetxeetarako (2012-05-29(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko maiatzak 29

Agindua: honen bidez, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Lanbide-irakaskuntzako ikastetxe baimenduei diru-laguntzak emateko deia egiten da.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, gaurko bilkuran agindu bat onartu du. Agindu horien bidez, Plastikoetako eta Diseinuko ikastetxe baimenduei diru-laguntzak emateko deia egiten da.

Agindu honek, 117.424 euroko zenbateko globala hartzen duena, araubide bereziko irakaskuntzen barruko Arte Platikoetako eta Diseinuko ikastetxe baimenduentzako laguntza ekonomikoak ematea du helburu, betiere, 2011-2012 ikasturtean diru-laguntzarik ez badute jaso Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailetik.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan