Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Maiatzaren 31n 11:00etatik 13:00etara Euskotreneko tranbien, trenen, funikularraren eta autobusen gutxieneko zerbitzuak %30ekoak izango dira

2012.eko maiatzak 29

Euskotrenek datorren maiatzaren 31rako, ostegunerako, 11:00etatik 13:00etara LAB erakunde sindikalak sektore publikoan deitutako grebarako Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailak Arabako (Gasteiz), Bizkaiko eta Gipuzkoako Tranbien, Trenen, Autobusen eta Funikularraren lanegunetarako ohiko zerbitzuaren %30eko gutxieneko zerbitzuak bermatuko eta eskainiko ditu. Gainerako laneguna ohi bezala ibiliko da.

11:00ak eta 13:00ak bitartean Euskotrenen LABek deitutako deialdiagatik ukitutako zerbitzuak, ondorengo hauek dira :
•    Gasteizko tranbia.
•    Bilboko tranbia.
•    Lasarte Oria – Hendaia tren zerbitzua.
•    Bilbo – Donostia lineako tren zerbitzua
•    Ermua eta Eibar arteko “Tranbia” zerbitzua.
•    Bilbao – Lezama Tren zerbitzua.
•    Bilbao – Bermeo Tren zerbitzua.
•    Trapagarango Larreinetako Funikularra(Bizkaia).
•  Bizkaibuseko sistema barruan dauden Euskotreneko autobusak, Bizkaiko Foru Aldundiaren menpekoak. Eskuinaldean eta Ezkerraldean eta Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko Kanpusaren artean eskaintzen diren zerbitzuak.
•    Lurraldebus sistemaren barruan dauden Euskotreneko autobusak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpekoak. Urolako, Kostaldeko eta Deba Barreneko eskualdetan eskaintzen diren zerbitzuak.
•   Eibarko Udalerako eskaintzen diren udal autobusen zerbitzua (Udalbus).
•   Garraio lotura (trena+autobusa konbinatuak) Usansoloko (Galdakao) geltokiaren eta izen bera duen Ospitalearen artean eta Zamudioko geltokia eta herri horretan bertan dauden Teknologia Elkartearen artean.

Eusko Jaurlaritzak Greba Orokorrerako ezarritako gutxieneko zerbitzuak ohiko lanegunetan eskaintzen diren %30ari dagokion zerbitzu eta maiztasun kopuruaren mantenuan datza, betiere arreta berezia jarrita lanera sartzeko eta lanetik irteteko ordutegiei.

Euskotreneko bezeroek, Eusko Jaurlaritzak datorren ostegunerako ezarritako zerbitzuen ordutegiak izango dituzte geltokietan, geralekuetan, tranbiaren geralekuetan eta autobus barrualdean. Halaber ikusgai egongo dira www.euskotren.es. web-orrialdean. Euskotrenek era berean gogorarazten du bezeroenganako informazio telefonoa 902 543 210.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan