Eman tokia berdintasunari
qrcode

Eusko Jaurlaritzak Amurriora eta Lekeitiora zabaldu ditu hiriburuetan KZgune sarearen bidez eskuragarri dauden zerbitzu digitalak

2026-01-28
  • Herritarrek administrazio-izapide batzuk egin ditzakete laguntza pertsonalizatuarekin, hiriburuetara joan beharrik gabe
  • Proiektua iaz hasi zen Elgoibarren, eta orain Amurrioko eta Lekeitioko KZguneetan ere hasi da martxan jartzen

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailak proiektu pilotu bat sustatzen du KZguneen sarean, herritarrei administrazioarekin izapide elektronikoak egiten laguntzeko, laguntza-zerbitzu pertsonalizatu baten bidez. Elgoibarko KZgunean abian jarri ondoren, zerbitzua Amurrion eta Lekeition ere eskaintzen hasi da.

Ekimen honen helburua da pertsonen autonomia digitalean aurrera egitea, arrakala digitala murriztea eta zerbitzu publikoak herritarrei hurbiltzea kanal elektronikoen bidez, EAEko Administrazioaren arreta integraleko eta kanal anitzeko ereduarekin bat etorriz.

Azken urteotan, izapide telematikoak orokortu egin dira, eta horrek indartu egin du herritarren eta Administrazioaren arteko harremanetarako funtsezko bide gisa duten zeregina. Hala ere, prozesu horrek agerian utzi du desberdintasunak daudela gaitasun digitaletan, baliabideetarako sarbidean eta tresna elektronikoen erabileran. Testuinguru honetan, Sailak administrazio hurbilago, inklusiboago eta irisgarriago batekin duen konpromisoaren erakusgarri da KZgune proiektu pilotua, herritarrei zerbitzu publikoekiko harremanetan lagunduko diena.

Proiektuaren fase honetan eskari handiko eta zailtasun ertaineko izapideak izango ditu ardatz. Orain izapide hauek egin ahal izango dira:

  1. Trafiko-isunak ordaintzea
  2. Etxebizitza izateko eskubide subjektiboa eskatzea
  3. Etxebizitzarako Prestazio Ekonomikoaren (EPE) eskaera
  4. EPErako egiaztagiriak aurkeztea
  5. Seme-alabak dituzten familientzako laguntzak
  6. Zuzenean zerbitzuan hitzordua eskatzea


Ondorengo faseetan, Etxebideko inskripzioa eta inskripzio-datuen aldaketa sartuko dira.

Arreta pertsonalizatua bermatzeko, laguntza aurretiko hitzorduaren bidez emango da. Interesdunek 945 062 501 telefonora deituta erreserbatu ahal izango dute Amurrioko KZgunerako, edo 944 033 377 zenbakira deituta Lekeitiorako.

Gaikuntza digitala KZgunean

KZgunea sare publikoa duela ia 25 urte sortu zen, eta funtsezko pieza izaten jarraitzen du herritarrak digitalki gaitzeko. Euskadin 230 zentro baino gehiago daude eta bertako hezitzaileen lana espezializatua da. KZgunea hurbileko azpiegitura egokia da autonomia digitala indartzeko eta herritarrei administrazio elektronikoarekin duten harremanean laguntzeko.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @gobernantzaEJGV
    2026-01-28

    Comentario de X:
    👩‍💻 El Gobierno Vasco extiende a Amurrio y Lekeitio los servicios digitales disponibles en las capitales a través de la red KZgune.

    https://t.co/ljuLsr0iJ3 https://t.co/ky7w8oX49J

  • Argazkia SN Robot
    @gobernantzaEJGV
    2026-01-28

    Comentario de X:
    💻 Eusko Jaurlaritzak Amurriora eta Lekeitiora zabaldu ditu hiriburuetan KZgune sarearen bidez eskuragarri dauden zerbitzu digitalak.

    https://t.co/LF5Nm2rdyO https://t.co/xeKDh6Faml

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko