Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak adierazi du eredu berrira iristeko aurrena “gure bizikidetasuna berdintasunean, elkartasunean eta etikan oinarritu behar dela”

2012.eko maiatzak 29

Patxi Lópezek aldeztu du “gure gazteei aukerak, egonkortasuna eta hemen gelditu eta etorkizuneko proiektu bat garatu ahal izateko bermeak eman behar zaizkiela”

Patxi López Lehendakariak, Asturiasko Printzearekin batera, buru-lanak egin ditu Novia Salcedo Fundazioaren Gazteen Lan Integrazioaren arloko Bikaintasunaren Sarien V. Edizioko sarien banaketan, gaur arratsaldean, Bilboko Arriaga Antzokian. Ekitaldia honako leloaren pean egin da: “Garaia da jada gazteen arazoei guztion artean konponbidea emateko”. Ekitaldian, halaber, Bilboko alkate Iñaki Azkuna eta izen handiko abokatu Antonio Garrigues Walker egon dira, azken hori sariketako epaimahaiko buru

Bere hitzaldian, Lehendakariak kezka erakutsi du gazteen direnen lan etorkizuna dela eta. Zein gizarte eredu eraiki nahi dugu datozen urteetarako? Zein da gure herrialderako nahi dugun proiektua? Zein etorkizun agintzen ari gatzaizkie gure gazteei, baldin eta esaten badiegu kanpora joan beharko dutela aurrera egiteko, gure herrialdean egonkortasun-bermerik ez dagoelako?

Honakoak izan dira saridunak: Rosalía Mera, Miguel de la Quadra Salcedo, Everis, Grupo Init, Ihobe eta Young Foundation.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)