Berriak Segurtasuna
qrcode

Segurtasun Sailak Araian Ertzaintzaren aurka agertutako pintadak gaitzesten ditu

2026-01-24

Araian Ertzaintzaren aurkako pintadak agertu dira gaur goizean. Lehenengoan, herriko kiroldegiaren sarreran agertu dena, "Zipaioak falanjistak" irakur daiteke, eta beste bietan, eraikinaren albo batean eta atzealdean daudenak, "Zipaioak falanjistak sokara".

Segurtasun Sailak Araian Ertzaintzaren aurka agertutako pintadak gaitzetsi nahi ditu. Gertakari onartezinak eta lekuz kanpokoak dira. Elkarbizitzaren aurkakoak eta Ertzaintzako agenteen bokazio profesionalaren kontrakoak dira.  Era berean, Segurtasun Sailak elkartasuna eta babesa adierazi nahi dio pintada horiekin identifikatuta sentitu den ertzainari.

2 iruzkin
  • 2026-01-25

    A mí también me parece inaceptables e intolerables estos hechos y también quiero trasladar mi solidaridad y apoyo al ertzaina que se ha visto señalado.

  • Argazkia Xaver
    2026-01-25

    Batzuek ez dute ordenan konfiantzarik, baina ordena-zerbitzuak eskatzen dituzte desordenak haien bizitzan eragiten duenean, zer kontraesan, ordena-zerbitzu paraleloak baleude bezala, izan daitekeena nola erreklamatu ez jakitea denean

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak