Eman tokia berdintasunari
qrcode

Euskadiko zazpi helmugak jaso dute THA bereizgarria FITUR 2026an, Euskadik turismo adimendunean duen lidergoa finkatuz

2026-01-22

FITUR 2026 azokaren esparruan, ostegun honetan, urtarrilak 22,  Euskadiko zazpi helmugak Turismo Helmuga Adimendunaren (THA) bereizgarria jaso dute. Ekitaldian Jakes Agirrezabal Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburuordea izan da; aitortutako helmugei lagun egin die sailburuordeak, eta Euskadik turismo-eredu berritzaile eta jasangarri baten aldeko konpromisoa duela berretsi du.

Euskadik presentzia nabarmena izan du zazpi helmuga sarituekin, eta erreferente gisa duen posizioa indartu du turismo adimendunaren arloan:

  • Aiaraldea
  • Gorbeia Araba
  • Gorbeia Bizkaia
  • Urola Erdia
  • Urola Garaia
  • Goierri
  • Vitoria-Gasteiz

Aitortza honek THA metodologiaren pean ebaluatutako helmugak bereizten ditu. Metodologia horrek 200 eskakizun baino gehiago aztertzen ditu bost ardatz estrategikoren inguruan: gobernantza, berrikuntza, teknologia, jasangarritasuna eta irisgarritasuna.

Akreditazio berri horien bidez, Euskadik sendo egiten du aurrera digitalizazioaren, jasangarritasunaren eta etengabeko hobekuntzaren estrategian; hala, Turismo Helmuga Adimendunen Sarean duen presentzia zabaldu eta lurraldearen berrikuntzan, kalitatean eta lehiakortasunean oinarritutako turismo-eredua sendotzen du.

Nabarmentzekoa da Bilbo, Donostia eta Gasteiz eskubide osoko Turismo Helmuga Adimendunak (THA) direla, SEGITTUR metodologiaren eskakizunen % 80 gainditzeagatik.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko