Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

ZIV Taldeak Bizkaian kontadore adimentsuen fabrika berri bat inauguratu du

2012.eko maiatzak 28

Bernabé Undaren hitzetan, “honelako ekimenak dira Euskadin aberastasuna sortzen dutenak”

Industria, Berrikuntza eta Turismo sailburua, Bernabé Unda, gaur arratsaldean Zamudioko Teknologi Elkartegiko kontadore adimentsuen lantegi berriaren inaugurazioan izan da. Fabrika berriak 2 milioi kontadore ekoitziko ditu urtero, eta 400 lanpostu baino gehiago sortuko ditu, zuzenean eta zeharka. 2.600 m2 ditu azaleran, 2 solairutan banatuta. Instalazioek ofizialki gaitutako laborategi metrologiko nagusia barne hartzen dute, baita indar handiko ingeniaritza eta I+G+b ekipo bat eta azken belaunaldiko ekoizpen-linea bat ere, merkatuko ekipo eta tresnarik aurreratuenak ditu, besteak beste, aipatzekoak dira laser bidez markatutako 2 linea automatiko

Norberto Santiago ZIVren presidentea arduratu da aurkezpenaz, eta gonbidatuei ongietorria egin die. Ondoren, Igotz López Torrek, Zamudioko alkateak, eta Bernabé Undak hartu dute hitza. Soria ministroak amaiera eman dio ekitaldiari, inaugurazio-hitzaldi labur batekin, eta instalazio berriak bisitatu ondoren, Ohorezko Liburua sinatu da.

Bere esku-hartzean Undak gogorarazi duenez, “nazioartekotzean sinesten dugu, kanpora irten diren enpresak dira krisia hobekien igarotzen ari direnak”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)