Berriak

Emakundek Barakaldon gertatutako hilketaren aurrean gaitzespena agertzeko deia egin die hiritar guztiei

2010.eko otsailak 08

 

Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak gaur Barakaldon gertatutako Amelia Sánchez emakumearen hilketaren aurrean bere gaitzespena azaldu du eta gogoratu du familia eremuan ematen den emakumeen aurkako indarkeria genero indarkeriaren barruan kokatzen dela eta hau dela gaur egun emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena. Honekin batera, Emakundek gizarteari dei egiten dio honelako indarkeria kasuen aurrean sentitzen duten nazka eta gaitzespena adierazteko eta gogorarazten dio indarkeria mota hau emakumeei zuzendutako mehatxu tresna bat dela, egunean indarrean dauden genero arauak aldatu ez ditzaten. Zentzu honetan, gizarte guztiak emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako borrokan duen erantzukizuna gogoratu du Emakundek eta dei egin die hiritarrei gaur Barakaldoko Herriko Plazan arratsaldeko 19.00tan egingo den kontzentrazioan parte hartu dezaten.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak