Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Jaurlaritzak Barakaldon 85 babes ofizialeko etxebizitza esleitzeko prozesuari hasiera eman dio

2012.eko maiatzak 25

 Barakaldoko udalerriko El Carmen auzoan, 85 babes ofizialeko etxebizitza esleiktzeko hautaketa-prozesuari hasiera eman dio Ertxebizitza Sailak, Iñaki Arriola Sailburuaren agindu baten bitartez.

 Azalera eskubidean emango diren etxebizitza horiek Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA (VISESA) baltzu publikoak sustatzen ditu. Zozketa udazkenean egingo da.

 Barakaldo da espediente honetan interesa duen udala. Esleitu beharreko etxebizitza horietatik honakoak gordeko dira:

      a) 4 etxebizitza, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak. Kupo honetan gurpil-aulkira mugatuta daudenak sartuko dira.

      b) 45 etxebizitza, izen ematearen antzinatasuna 4 urtetik gorakoa dutenentzat. Antzinatasun edo aldi hori honela zenbatuko da: Etxebiden izena emateko eskariaren datatik Agindu hau argitaratu den egunera arte. 

      c) 27 etxebizitza, 25 eta 35 urte bitarteko bizikidez osaturiko bizikidetza-unitateentzat. Seme-alaben adina ez da kontuan hartuko. 

      d) 9 etxebizitza, gainerako eskatzaileentzat.

 Eskatzaileek hainbat kupotan aldi berean parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte, atal honetan finkatutako lehentasun-hurrenkera jarraituko da.

 Etxeebiden izena emateko 2011ko azaroaren 30era arte erregistroan sarrera izan duten eskabideak hartuko dira kontuan.

 Onartutakoen zerrendetan, besteak beste, onartutako eskaera bakoitzari orotara dagokion zenbaki kopurua agertuko da.

 2010. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 25.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Mugikortasun urria duten ezgaituak edo ezgaitu psikikoak izanez gero, ez da eskatuko gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatzea.

 Itxaron-zerrenda agortuz gero, esleitu gabe geratzen diren etxebizitzak, dagokion lurralde ordezkariak zozketa bidez esleituko ditu araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean. Posible izango da Etxebiden izena emateko eskabideak kontuan hartuko diren azken eguna atzeratzea eta sustapenean interesa dutela adierazitako udalerriak zabaltzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan