Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Elhuyar Fundazioak zientzia gizarteratzeko elkarlan-akordioa sinatu dute 2010erako

2010.eko otsailak 08

Hitzarmen honetan, gazteen artean zientzia-bokazioak bultzatzeko proiektuetan jarri da arreta, zehazki “Zientzia Udaleku” berrietan.

Sailburuak adierazi duenez, hitzarmen honek ere, Kultura Zientifikoaren Elhuyar Laborategia lagunduko du eta Interneten emititzen den Teknopolis zientziaren dibulgazioko telebista-programa urte osora luzatzera lortu du.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Elhuyar Fundazioak elkarlan-akordioa  sinatu dute euskal gizarteari 2010ean zientzia gerturatzeko eta zabaltzeko. Akordio honen bidez, Hezkuntza Sailak, 150.000 euroko finatziaketarekin hiru proiektu bultzatuko ditu: Zientzia Udalekuak, Kultura Zientifikoaren Elhuyar Laborategia eta Teknopolis telebista-programa.

Isabel Celaa Hezkuntza, Ikerketa eta Unibertsitate sailburuak jarduera berri ahu azaldu du Gasteizen ospatutako prentsaurrekoan. Bertan, Pedro Luis Arias, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea, Jose Mari Rodriguez, Elhuyar Fundazioko lehendakaria eta Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia egon dira.

Bi erakundeentzat, bereziki garrantzitsua da gazteen artean zientzia_bokazioak bultzatzea; horregatk Hezkuntza sailak bultzatuta, Elhuyar Fundazioak Zientzia Udalekuak antolatuko ditu lehen aldiz eta12-16 urte bitarteko gazteentzat. Zientzia Udalekuak ardatz pedagogikoa, aisialdia eta zientziauztartzea da, eta uztailean antolatuko dira, astebeteko hiru txandatan. Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko 150 gaztek izango dute parte hartzeko aukera.

Gainera, hitzarmen honekin, Kukltura Zientifikoaren Elhuyar Laborategia lagunduko du. Kultura Zientifikoaren Elhuyar Laborategiak zientzia eta teknologiari buruzko hausnarketa eragitea du helburu. Horretarako, informazioa jaso eta zabaldu ez ezik, ikerketa-sarearen administrazioaren, hezkuntzaren ta gizartearen arteko harremanak sustatzen ditu.

Azkenik, internet bidez emititzen den Teknopolis zientziaren dibulgazioko telebista-programa urte osora luzatzea adostu du ETB-k. Programa horren babesle nagusia Eusko Jaurlaritzako Industria Saila bada ere, Hezkuntza Saila Teknopolisen babesleetako bat da, eta luzapenaren onespena eman du akordio honetan, Euskal Herriko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Euskal Telebistak egin duten bezala. Teknopolis zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren asteroko telebista-saioa da, eta Elhuyar Fundazioak ekoizten du. Teknopolisen helburua da publiko orokorrari telebista-saio atsegina eta interesgarria eskaintzea, ikusleek zientziarekiko eta teknologiarekiko duten jakin-mina asetzearekin batera, telebista aurrean gustura egon daitezen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Isabel Celaá sailburuak