
Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordearen osaera berria onartu du
Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordearen osaera berria onartu du gaur. Batzorde hori Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari atxikitako kide anitzeko organoa da, baina erabateko autonomia funtzionala du. Batzorde honek Ertzaintzaren edo Euskadiko Udaltzaingoaren barruan eskubideak urratu daitezkeela adierazten duen edozein jokabide edo praktika aztertuko du, ofizioz nahiz alderdi batek eskatuta. Azken helburua da legitimitatea eta herritarren konfiantza indartzea, hau da, polizia-jardunaren gaineko kontrolen neutraltasunarekiko eta objektibotasunarekiko konfiantza indartzea.
2026ko urtarrilean bost urte bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordea sortu zenetik, eta horregatik onartu zuen Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluak abenduaren 10ean Batzordearen osaera berria. Gobernu Kontseiluak gaur berretsi ditu izendapenak.
1/2020 Legegintzako dekretuak, uztailaren 22koak, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onartzen duenak bere 18. Artikuluan adierazten duenez, “Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordea hauek osatuko dute: batzordeburuak eta Gobernu Kontseiluak izendatutako beste bost lagunek, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluak proposatuta. Horretarako, emakumeen eta gizonen presentzia paritarioaren printzipioa beteko da, eta hautatuek prestigio aitortua, sinesgarritasuna eta esperientzia izan beharko dute segurtasun publikoaren arloan, zuzenbidean, soziologian, medikuntzan, psikologian, etikan eta antzeko arloetan. Kideen herenak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko poliziaren eskaletan eta kategorietan egon diren eta orain dauden pertsonen artetik aukeratuak, eta, gutxienez, hamabost urteko esperientzia izan beharko dute kidegoan; kideen beste herenak, berriz, arlo horietan prestigio akademiko aitortua duten langileen artetik aukeratuko dira”.
Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordea batzordeburu batek eta bost batzordekidek osatzen dute, eta kargu guztiak berritzen dira, bat izan ezik, bi urte barru berrituko baita.
Hauek dira Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeko kide gisa agintaldia amaitzen duten pertsonak:
- Francisco Javier Hernáez Manrique (batzordekidea)
- Estefanía Ocáriz Passevant (batzordekidea)
- José Antonio Nieto Antón (batzordekidea)
- Miren Ortubay Fuentes (batzordekidea)
Era berean, Euskadiko Segurtasun Publikoko Kontseiluak Juan Luis Ibarra Roblesek Batzordeburu izateari uko egin izana onartu zuen.
Horrela, gaur egindako Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordearen osaera berria onartu du:
- Enrique Lucas Murillo de la Cueva
- Nieves Martínez de Antoñana
- Marta Aldanondo Garaizabal
- Santiago Ron Cruzelegui
- José Antonio González Saiz
Gainera, José Julio Gonzalez Zamanillok Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeko kide izaten jarraitzen du.
Batzordeak berak hautatuko du, osoko bilkuran, zer batzordekide izango den batzordeburua.
Batzordeko kideak bost urterako izendatu dira eta ez dute inolako lansaririk jasoko beraien lanaren truke. Izendapen berri horiek urtarrilaren 16an argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta orduan sartuko dira indarrean.
Jarraian, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeko kide berrien curriculumak zehazten dira:
|
Enrique Lucas Murillo de la Cueva |
Ikasketak:
- Zuzenbideko lizentziatura.
- Zuzenbideko doktoregoa.
- Unibertsitateko katedraduna: Konstituzio Zuzenbidea eta Teoria Politikoaren Historia EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean.
Lan-esperientzia:
Irakaskuntza- eta ikerketa-esperientzia handia (1981-2018) Estatuko unibertsitate publiko eta pribatuetan: irakasle titularra, masterrak eta doktoregoak, besteak beste.
- Argitalpen eta artikulu ugari.
- Estatuko eta nazioarteko kongresuetara aurkeztutako komunikazioak eta hitzaldiak, eta emandako ikastaroak eta mintegiak.
- Estatuko Administratzaile Zibilen Kidegoko kidea.
- Antolakuntza eta Zuzendaritzako aholkularia. MECen (Ministerioa) Zuzendaritza Probintziala Palman.
- Langileen Araubide Juridikoaren Programaren zuzendaria. Langileen eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusia. MEC (Ministerioa)
- Eusko Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria. Lehendakaritza, Araubide Juridikoa eta Autonomia Garapen Saila.
- Eusko Jaurlaritzako Araubide Juridikoaren idazkari nagusia.
- Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren presidentea.
- Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kidea, gaitasun aitortua duten legelarien txandan.
- Diziplina Batzordeko kidea.
- Datuak Babesteko Batzordeko kidea, jurisdikzio-eremuan Kontrol Agintaritza izateko.
- 2024ra arte, jarduneko abokatua.
- Fernando Pombo Fundazioko patroia 2024ko urtarriletik
Beste merezimendu eta aintzatespen profesional eta akademiko batzuez gain.
|
Nieves Martínez de Antoñana Blanco |
Ikasketak:
- Politika Zientzietan lizentziatua
- Zuzenbidean lizentziatua
Lan esperientzia:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa. Goi-mailako teknikarien kidegoko funtzionarioa, Zuzenbideko A 2 taldea.
- Justizia Saileko teknikaria.
- Justizia Saileko zerbitzu-arduraduna.
- Lehendakaritzako Informazio eta Azterlanen zuzendaria.
- Lehendakaritzako Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria.
- Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko arlo-arduraduna.
- Datuak Babesteko Euskal Bulegoko idazkari nagusia.
- Lehendakaritzako Araubide Juridikoaren zuzendaria.
|
Marta Aldanondo Garaizabal |
Ikasketak:
Zuzenbidean lizentziatua. Legeak interpretatzen eta aplikatzen espezializatua
Lan esperientzia:
- Ikerketaren arloan 20 urteko esperientzia duen ertzaina.
- Urola-Kostako ertzain-etxeko Ikerketako komisariordea
- Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako atxiloketa-prozesuari buruzko barne-hezitzailea, jardunbide egokiak eta kalitate-irizpideak sustatuz.
- Epaileekin eta fiskalekin harreman operatiboa izatea sarrerak eta erregistroak eskatzeko, eginbideak behar bezala izapidetzen direla ziurtatuz.
- Atestatuak egiteko lanak gainbegiratzea, horien zorroztasun teknikoa eta ezarritako prozedurak betetzen direla bermatuta.
- Esperientzia esparru judizialeko administrazio-lanetan.
|
Santiago Ron Crucelegui |
Ikasketak:
- Zuzenbidean lizentziatua.
- "Doctor Álvaro Navajas" praktika juridikoko diploma, ICAGIk emana.
Lan-esperientzia:
Jarduneko abokatua.
- Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko Gobernu Batzordeko kidea.
- Legelarien Euskal Kontseiluko kidea.
|
Jose Antonio Gonzalez Saiz |
Ikasketak:
- Zuzenbidean lizentziatua
- Doktorego-ikastaroak.
Lan-esperientzia:
- Karrerako magistratua, gaur egun Euskadin destinoa duena, Administrazioarekiko Auzien Salan. Hirugarren Atalaren buru da.
- Kantabriako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko eta Espetxe Zaintzako epailea.
- Kantabriako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salako kidea.
- Bilboko Lan Arloko epaile magistratua.
- Bilboko epaileen dekanoaren lan-arloko ordezkaria.
- Masterreko irakaslea Kantabriako Unibertsitatean.
- Kantabriako Abokatuen Elkargoko Praktika Juridikoko Eskolako irakaslea.
- Gai juridikoen instruktorea funtzio publikoko hautagaiei (besteak beste, polizia-izangaiei) eta poliziei.
- Kantabriako Udaltzaingoaren Eskualdeko Eskolako irakaslea.
|
Jose Julio González Zamanillo |
Ikasketak:
- Industria Kimikaren ingeniari teknikoa.
- Bide Prestakuntzako irakaslea.
Lan-esperientzia:
- 38 urte eta erdi Bilboko Udaltzaingoan.
- Segurtasun Alorreko komisario burua. Lantaldearekin batera, Bilboko ekitaldi handiekin lotutako polizia-operatiboak planifikatu, gainbegiratu eta gauzatu ditu, bereziki aipatu behar da "Tour de France Grand Dèpart 2023".
- 1999tik 2023ra arte, hainbat jakintza-arlo eman ditu Bilboko Udaltzaingoaren Akademian.
- Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin lankidetzan aritu da hainbat ikastarotan, Bide-segurtasuneko eta Lidergoko irakasle gisa. Polizia-lanarengatiko bereizgarri urdindun domina.



