Berriak Lehendakaritza
Eu

Ohiko osoko bilkura (2012-05-30)

2012.eko maiatzak 30

Gai-zerrenda:

1. Erakunde, Herrizaingo eta Justizia Batzordearen irizpena, Jaurlaritzaren Legea erreformatzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\09\02\02\0019)

2. Gizarte Segurantzako erregimen orokorraren legeria aldatzeko lege-proposamena aurkezteko Eusko Legebiltzarrak Diputatuen Kongresura bidaliko duen ordezkaritza izendatzea. (09\17\00\00\0002)

3. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea aldatzeari buruz, hiri-zaharberritzea eta -biziberritzea sustatzeko. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\09\02\02\0024)

4. Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Kultura eta Industria sailetako ustezko irregulartasunak eta Ertzaintzako agente batzuen ustezko espioitza ikertzeko batzorde bereziaren irizpenak, Legebiltzarreko Osoko Bilkurak 2012ko maiatzaren 10ean onetsiak, egiten dituen gomendioak betetzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\03\00\0149)

5. Mozioa, Leire Corrales Goti Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, estatuaren titulartasuneko artxiboen kudeaketaren arloan funtzioak eta zerbitzuak transferitzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\03\00\0150)

6. ERRETIRATUAEuzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak eigndako legez besteko proposamena, Metro Bilbaoren zerbitzu bereziak berriz martxan ipintzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0697)

7. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, amatasuna babesteko lege bat egiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0673)

8. Aralar legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen bankuen eta etxea galtzear dauden pertsonen arteko bitartekaritza-zerbitzuaren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0725)

9. Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, udalerrien bat-egiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0675)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan