Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Euskadik arreta soziosanitarioaren eredua eta proiektuak aurkeztu dizkio Nafarroari

2012.eko maiatzak 25

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila eta Osasun Saila Nafarroako Gobernuaren Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko Elena Navarro departamentuburuarekin bildu dira gaur. Bilera horretan, iaztik Euskadin abian dagoen telelaguntza-eredu berria aurkeztu diote Nafarroako ordezkaritzari, baita koordinazio soziosanitarioaren eremuan garatutako proiektuak ere. Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren izenean Gemma Zabaleta sailburua egon da eta Osasun Sailaren izenean Jesús María Fernández sailburuordea, eta azken honek egun garatzen ari diren ekimenak azaldu ditu.

Eusko Jaurlaritza gizartearen eta osasunaren eremuak antolatzeko eta garatzeko prozesuan sakontzen ari da legealdi honetan. Orain arte, bi alor horiek elkarri atzea ematen zioten, nahiz eta lotura estua duten. Alabaina, orain, arreta-sare artikulatu bat lantzen ari da, pertsona guztien gizarteratzea eta autonomia ahalbidetzeko. Eta teknologia modernoen laguntzarekin, berrikuntzan eta gizartearen eta osasunaren arloko politiken hobekuntzan oinarritutako eredua definitzen ari da; hartara, Euskadi erreferentzia izango da nazioartean mendetasun-egoeretan emandako arreta integralari dagokionez.

Hori horrela izanik, EAEko ordezkaritzak autonomia-erkidegoan burutzen ari diren ibilbide luzeko ekimen nagusien berri eman du. Alde batetik, BetiOn telelaguntza-zerbitzua aurkeztu du; zerbitzu horretan osasun-arloko hainbat elementu txertatu dira, hala nola ordua eskatzea eta aholku medikoa.

Bestetik, Etxean Ondo esperientzia pilotuaren ezaugarriak azaldu dizkiote Nafarroako ordezkaritzari; esperientzia horren bitartez, desgaitasunen bat duten adinekoak beren etxean bizitzen jarraitzeko eta beren ingurunean parte hartzen jarraitzeko ahaleginak egiten dira.

Horretaz gain, Etorbizi Fundazioa abian nola jarri zen ere azaldu dute; fundazio hori ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatzeko sortu zen, betiere desgaitasuneko, kronikotasuneko, mendetasuneko eta zahartzearekin loturiko egoeretan gizarte-zerbitzuek eta osasun-zerbitzuek arreta koordinatua eta integratua emateari dagokionez.

5 iruzkin
  • @BetionEJGV
    2012.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    Euskadi presenta a Navarra sus proyectos y modelo de atención sociosanitaria http://t.co/KeKUbM7o

  • @BetionEJGV
    2012.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    Euskadik arreta soziosanitarioaren eredua eta proiektuak aurkeztu dizkio Nafarroari http://t.co/SGn8YuIM

  • @alfrealday
    2012.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    “@BetionEJGV: Euskadi presenta a Navarra sus proyectos y modelo de atención sociosanitaria http://t.co/lMA72BD8

  • @BetionEJGV
    2012.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    Euskadik arreta soziosanitarioaren eredua eta proiektuak aurkeztu dizkio Nafarroari. http://t.co/oumkXCyU

  • @BetionEJGV
    2012.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    Euskadi presenta a Navarra sus proyectos y modelo de atención sociosanitaria http://t.co/AWNH2G5Z

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)