Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Europako Batzordeak Eusko Jaurlaritzaren eta finantza-erakundeen arteko akordiorako bidea zabalik utzi du enpresei abalak emateko

2012.eko maiatzak 24

 

 

Lehendakariak aurkeztutako 2.180 milioiko ezohiko programa osatzen duen neurri horri esker, 666 milioi euro mobilizatu ahal izango dira kreditutan, eta horietatik 400 milioiri Eusko Jaurlaritzak emango die abala.

 

Erabaki horren ondorioz, erraztu egiten da euskal enpresek finantzaketa lortzeko bidea, garai hauetako kezka nagusietako bat baita finantzaketa lortzea.

 

Neurri hori Euskadin jarduten duten finantza-erakunde guztietara irekita dago.

 

Ezohiko programan biltzen diren neurri-pakete guztien artean, honako hauek abian jarrita daude: Elkarren Bermerako Sozietateentzako abal gehigarriak, Ekarpen funtsaren indartzea, Luzaroren abalak eta Europako Inbertsio Bankuaren kreditua I+Grako. Txoke-abalen linea berrirako dekretu bat onartzea geratzen da soilik, eta espero da datozen asteetan onartuko dela.

 

 

 

Eusko Jaurlaritzak gaur jaso du Europako Batzordearen behin-betiko onespena enpresen finantzaketa-arazoak arintzen lagunduko duen neurri berri bat aplikatzeko. Europako Batzordeak jakinarazi du Patxi Lópezen gobernuak finantza-erakundeekin formalizatu nahi duen abalen linearako bidea zabalik utzi duela.

 

Hitzarmena, atxiki nahi duten banku eta kutxa ororentzat irekita dagoena, gehienez ere 666 milioi euroko zenbatekoa ematean datza, eta zenbateko horretatik Gobernuak arrisku konpartituko 400 milioi euroko abalak emango ditu gehienez (% 60 Eusko Jaurlaritzak eta % 40 finantza-erakundeek) maileguetarako eta partaidetza-kredituetarako.  ETEentzat, mikroETEentzat eta autonomoentzat da.

 

Bruselak emandako aldeko ebazpenean bi baldintza azaltzen dira neurria onartzeko (Eusko Jaurlaritzak onartu ditu dagoeneko); alde batetik, onartzen diren eragiketa guztiak berriak izango dira, hau da, ez dira aurreko kredituak berreskuratzeko edo berriz negoziatzeko izango.

 

Eta bestetik, Europako Batzordeak behartzen du Eusko Jaurlaritzaren neurria 'mínimis' arauaren araberakoa izatea, hau da, enpresa bakoitzari eman dakiokeen laguntza garbia 200.000€-koa izango da gehienez.

 

 

Bruselaren oniritzia lortu ostean, honako urrats hauek egin behar dira neurria gauzatzeko: lehenik eta behin, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hitzarmena onartu beharko du, eta ondoren, Jaurlaritzaren eta hitzarmen horretan parte hartu nahi duten finantza-erakundeen arteko hitzarmena sinatu beharko da.

 

 

2.180 milioiko programaren barruan

 

Neurri hori berrienetako bat da joan den martxoan onartutako ezohiko programaren barruan; neurrihorri esker, 2.180 milioi euro mobilizatu ahal izango dira ekonomia sustatzeko eta Euskadiko enpresek dituzten finantzaketa-arazoei konponbideak aurkitzeko.

 

Hazkunde ekonomikoa eta jarduera ekonomikoa jardunean jarriko dituzten zikloen aurkako txoke-neurriak sustatzeko jarri zen abian Patxi López Lehendakariak aurkeztutako neurri-paketea.

 

Neurri-pakete horretan enpresei laguntzeko tresna berriak sustatu dira, enpresek lehiakortasun-eraldaketa eta nazioartekotzea lortzeko dituzten estrategiak, I+G+Bn inbertsioak egiteko planak, eta industria-jardueran eta enpleguan eskaera handiak nahiz trakzio-inpaktu bereziko kontratuak egikaritzeko gaitasuna bultzatzea ahalbidetzen duten tresnak, alegia.

 

Programa horretan biltzen diren neurriek zuzeneko eragina izango dute ekonomia-jardueran, eta, beraz, enpleguaren sorreran eta mantentzean.

 

Neurri horien guztien artetik, honako hauek abian daude jada: Elkarren Bermerako Sozietateentzako abal gehigarriak, Ekarpen funtsaren indartzea, Luzaroren abalak eta Europako Inbertsio Bankuaren kreditua I+Grako. Txoke-abalen linea berrirako dekretu bat onartzea geratzen da soilik, eta espero da datozen asteetan onartuko dela.

 

 

Zehazki, euskal enpresei finantza-laguntza emateko ezohiko programa honela egituratzen da:

 

 

1.- 550 milioi ematea maileguetarako Elkargi eta Oinarri elkarren bermerako sozietateen bitartez (EBS). Maiatzaz geroztik abian dago. 

 

2.- Hitzarmena programa horri gehienez ere 660 milioi euroko zenbatekoaren truke atxikitzen diren finantza-erakundeekin. Hitzarmen hori gaur baimendu du Bruselak.

 

3.- 50 milioi euroko abala ematea Luzarok inbertsioak egiteko eta birfinantzaketarako, gehienez ere 100 milioi mobiliza ditzake. Abian dago lehenengo hiruhilekotik aurrera. 

  

4.- Foru Aldundiekin adostuta dagoen Txoke Abalen Dekretu Berria, Europako Batzordeak baimena eman ondoren. Aurreikusitako abalaren zenbatekoa 200 milioi euro da. Dekretua onartzeko fasean dago, baina aurreikusten da datozen asteetan onartuko dela.

 

5.- Abalak ematea Ekarpeni partaidetza-mailegu estrategikoetarako. 100 milioiko zenbatekoa du. Onartuta dago.

 

6.- Ekarpen-ekiko akordioa bultzatzea trakzio-efektua duten inbertsio handiko proiektuetan parte hartzeko eragiketa berriak sustatzeko. Administrazioek (Eusko Jaurlaritza eta Aldundiak) dagoeneko formalizatu dute 20 milioi euroko kapital-zabalkuntza, eta zenbateko horri Kutxabank-ek 150 milioi gehituko dizkio proiektu berriak finantzatzeko. Urtarrilean onartu zen.

 

7.- Eusko Jaurlaritzaren I+G+Bko Programa (2010-2014) finantzatzeko Inbertsioen Europako Bankuak (IEB) aurten eskaini duen mailegutik 400 milioi euroko ekarpena egitea.

 

Hortaz, horrek guztiak esan nahi du aurten 2.180 milioi euroko paketea jarri dela euskal enpresen eskura.

 

 

 

EUSKAL ENPRESEN EKONOMIA JARDUERA ETA FINANTZAKETA SUSTATZEKO NEURRIAK

 

 

Neurria

 

Emandako finantzaketa

(M €)

 

 

 

ETEei finantza-laguntza emateko programa

 

1.310

A) Zirkulantearen finantzaketa EBSen bitartez

 

550

B) Hitzarmena finantza-erakundeekin (abalak % 60 eta % 40)

 

660 (400 + 260)

C) Luzaroren abalak inbertsioetarako eta birfinantzaketarako

 

100

 

 

 

Trakzio-proiektuei laguntzeko programa

 

470

A) Txoke-abalak (EBk baimendu ostean)

 

200

B) Ekarpeni abalak ematea partaidetza-mailegu estrategikoetarako

 

100

C) Ekarpen bultzatzea trakzio-efektuko inbertsio handiko proiektuetan parte hartzeko eragiketetarako

 

170 (20 + 150)

 

 

 

Beste batzuk

 

400

EIBaren kreditua I+Gko programetarako

 

400

 

 

 

GUZTIRA

 

2.180

 

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 24a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan