Berriak
Eu

Abian da Euskadi 2012 Ekoeraginkortasunaren Astea

2012.eko maiatzak 24
  • 20 erakundek baino gehiagok pare hartuko dute Ihobek sustatu duen ekimen honetan. Euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea helburu duten ekintza eta ekimen guztietarako topaketa-esparru bat ematen da.
  • Euskadi 2012 Ekoeraginkortasunaren Astearen lehenengo edizioa maiatzaren 25ean hasiko da, ostiralez, eta ekitaldiz betetako egitaratu osatu bat eskainiko du ekainaren 5a arte. Ihobek sustatu duen ekimen honen xedea da euskal enpresen artean sinergiak eta lankidetza sustatzea, ekoeraginkortasunean, berrikuntzan eta jasangarritasunean aurrerapenak lortzeko.

Euskadi 2012 Ekoeraginkortasunaren Astea maiatzaren 25ean hasiko da, ostiralez, Mondragón Unibertsitateak antolatu duen "Green Innovation" saioarekin. Jardunaldia Gasteizko Villasuso Jauregian egingo da, eta nazioarteko hizlariak izango ditu. Enpresek diseinuan eta berrikuntzan oinarritutako negozio-aukera berriak sor ditzaketela eta horrela merkatu nazionaletan nahiz nazioartekoetan beren lehiakortasuna hobe dezaketela erakustea izango du helburu.

Datorren asterako, Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Herri Administrazio Sailarekin batera, "Erosketa eta kontratazio publiko berdea EAEn: enpresentzako ingurumen baldintzak" jardunaldia antolatu du; eta Izaiterekin batera, berriz, "Karbono arrasto korporatiboa. Gutxiago gehiago da?" saio teknikoa. Biak egingo dira maiatzaren 28an, astelehenez, Bilbon.

Energia-aldetik eraginkorrak diren produktuen eta zerbitzuen negozio-aukerak ere asteleheneko jardunaldian jorratuko dira, IK4-Ikerlan ikerketa teknologikoko zentroak antolatu duen ekitaldiaren bidez. "Efizientzia energetikoaren eragina Produktu eta Zerbitzu ekoeraginkorrak garatzeari dagokionez" izenburuarekin, IK4-IKERLANen Energia Unitatearen instalazioetara bisita bat egingo da, Miñaon (Araba), inguru industrial eta teknologikoan energia-aldetik eraginkorrak diren aukerak erakusteko.

Marina-tresnaren sektoreko jasangarritasuna Euskadi 2012 Ekoeraginkortasunaren Astean jorratuko diren gaietako bat da. Maiatzaren 28tik (astelehenena) 30era (asteazkena), AFMren standean, Espainiako Makina-tresnaren bi urtez behingo Azokan (BEC, Bilbao Exhibition Center), Blue-Competence ekimenean esku hartzen duten enpresen standak ikusteko bisita gidatuak egingo dira. Blue-Competence makina-tresnaren ekodiseinuan kontzentratutako kanpaina europar bat da.

Euskadi 2012 Ekoeraginkortasunaren Astea Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Erakunde Publikoak sustatu du, Ihobek, alegia, eta Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan 2010-2014 Programaren barruan antolatu da. Programa horrek 490etik gora enpresa ditu atxikita. Ihobez gain, hainbat sektoretako 22 erakundek parte hartuko dute Euskadiko Ekoeraginkortasunaren Astearen lehenengo edizio honetan, eta guztira 30 ekitaldi (jardunaldi teknikoak, work-cafe, gosari teknikoak eta bestelako ekitaldiak) barne hartzen duen egitaraua osatuko dute. Jarduerak hainbat sektoretako industria eta profesionalei zuzendurik daude eta gai asko jorratzen dituzte, hala nola, eraikuntza jasangarria nahiz erosketa berdea, karbono arrastoa, ingurumenaren arloko ziurtapena eta ekodiseinua.

Euskadiko 2012ko Ekoefizientzia Asteko ekitaldien egutegi osoa Ihoberen web orrian aurki daiteke www.ihobe.net.

2 iruzkin
  • @AlburenSL
    2012.eko maiatzak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Arranca la Semana de la Ecoeficiencia de Euskadi 2012. http://t.co/Mue3aXua

  • @COBEuskadi
    2012.eko maiatzak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Arranca la Semana de la Ecoeficiencia de Euskadi 2012. http://t.co/Mue3aXua

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan