Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak 2010 Donejakue Urtea ospatzeko ekitaldian parte hartu du

2010.eko otsailak 09

Ekitaldia Orreagan ospatu da eta bertan izan dira, lehendakariaz gain, Nafarroako, Gaztela eta Leongo, Aragoiko, Errioxako, Kantabriako eta Galiziako presidenteak

Patxi López lehendakariak, gaur goizean, Orreagan egin den 2010 Donejakue Urtea ospatzeko ekitaldian parte hartu du. Lehendakariak, Donejakue Bideak, ibilbide osoan zehar, biltzen dituen kulturen "mestizajea" nabarmendu du eta Iparraldeko Bidea Gizadiaren Ondare gisa katalogatzearen alde egin du.

Patxi López lehendakariak Iparraldeko Bidea Gizadiaren Ondare gisa babesteko aldarrikapena egin du, "bere ibilbidea eta ondasun artistikoak zainduz, bideak eta seinaleztapena hobetuz eta aterpetxeen sarea sustatuz". Lehendakariak eskari hori 2010 Donejakue Urtea ospatzeko ekitaldian egin du. Ekitaldia gaur goizean ospatu da Orreagan, eta bertan adierazi du Donejakue Bidea "metafora bat dela, eta bertan elkarri besotik heldu behar diogula eta egiteke gauza asko, ibiltzeke bide ugari ditugula ulertu behar dugula, eta hori guztia batera egin behar dugula".

Lehendakariaz gain, ekitaldi honetan izan dira Nafarroako, Gaztela eta Leongo, Aragoiko, Errioxako, Kantabriako eta Galiziako presidenteak, Felipe eta Letizia Asturiasko printzeekin batera.

Lehendakariak ibilbide honek irudikatzen dituen europar jatorria eta balioak nabarmendu ditu: "ibilbide honek erromesak igarotzen ikusi ditu, baina baita soldadu eta militarrak ere". Baina, gaur egun, "kulturen arteko batasuna da, mestizajearena, guztiontzat aberasgarria dena".

Iruzkin bat
  • 2010.eko otsailak 09

    Esto es otro signo mas de normalidad, aurrera¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria