
Nerea Melgosa: "Bizi-itxaropenaren kontzeptutik bizi-itxaropen osasungarriaren kontzeptura igaro behar dugu"
Nerea Melgosa sailburuak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, gaur egun euskal gizartea zahartze aktiboaren onurez lehen baino gehiago jabetzen da , eta administrazioen politika aktiboak azpimarratu ditu. "Heterogeneotasuna dago adinekoen artean, eta gero eta gehiago lehenesten da gai fisikoa. Zahartu nahi dugu, baina ongizatearekin, eta bizi-itxaropenetik bizi-itxaropen osasungarrira igaro behar dugu"azaldu du Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak. Melgosak azaldu duenez, Euskadik gaur egun adineko biztanle oso aktiboak ditu, eta gogorarazi du gaur egun Euskadin boluntariotzan diharduten pertsonen herena adinekoak direla. Sailburuak gogorarazi duenez, sailak adineko pertsonen mentoretza bat jarri du martxan, gazte askori orientazioa eta prestakuntza emateko zergak, kontzertu ekonomikoa edo ekintzailetza zer diren jakinarzateko
Migratzaileen Nazioarteko Eguna
"Gaur ezagutza ematera eta partekatzera etorri direnen errekonozimendurako eta haiei eskerrak emateko eguna da. Herrialde gisa, harrerari garrantzia handia ematen diogu. Praktika txarrak ikusi ditugu auzo-herrialdeetan, harrera ona ez bada integrazioa ez da ona "adierazi du Melgosa sailburuak. Gaur arratsaldean Eusko Jaurlaritzak Immigrazioaren aldeko Euskal Itun Sozialaren urteroko ekitaldia egingo du Ermuan. Saila lanean ari da Euskadiko hainbat udalekin integrazioaren errekonozimendua bermatzeko, eta gaur horren alde lan egin duten hainbat elkarte sarituko dira




