
Nazio Batuek sustatutako erabaki guneetan dauden gizonen berdintasunaren aldeko Nazioarteko lehen Sarearen topaketan parte hartu zuten Emakundek eta eLankidetzak
- NBE Emakumeak gizonen artean zaintza lanak sustatzeko Dare to Care 2023-2026 programan aurreikusitako neurrietako bat da sarea sortzea
- Topaketan, besteak beste, Gizonduz ekimenaren esparruan Euskadin gizon politikariekin egindako lanaren berri eman zen
Emakundek eta eLankidetzak abenduaren 10ean eta 11n parte hartu zuten Kairon (Egipto), NBE Emakumeak erakundeak herrialde arabiarretan sustatutako erabaki guneetan dauden gizonen berdintasunaren aldeko Nazioarteko lehen Sarearen topaketan.
eLankidetzako zuzendariak, Francisco Javier Cortes, topaketaren inaugurazioan parte hartu zuen eta Emakundeko Lankidetza Instituzionalaren arloko arduraduna den Ander Bergarak hitzaldia eman zuen azaltzeko 2017tik, zer lan egiten ari den Euskal Autonomia Erkidegoan kargu politikoak betetzen dituzten gizonen berdintasunaren aldeko inplikazioa sustatzeko. Emakunderen lan hori guztia Gizonduzen esparruan kokatzen da, Eusko Jaurlaritzaren Berdintasunaren alde gizonekin eta maskulinitateekin lan egiteko zerbitzua.
Hain zuzen ere, lan hori inspirazio-iturri izan zen NBE Emakumeak erakundeak sustatutako sarea eratzeko. Sare hori Egipto, Jordania, Libano, Maroko, Palestina eta Tunisiako ordezkariek osatzen dute.
NBE Emakumeak erakundea buru duen Dare to Care 2023-2026 Programan aurreikusitako neurrietako bat da sarea sortzea. Programa horren helburua emakumeen ahalduntze ekonomikoa sustatzea da, gizonak etxeko lanetan eta zaintza-lanetan inplikatuz. Informazio gehiago hemen:
https://arabstates.unwomen.org/en/what-we-do/masculinities-social-norms-and-youth/dare-to-care
Programa horren barruan ere kokatzen da zaintza eta etxeko lanetan erantzukidetasuna bultzatzeko Hand in Hand (Eskuz-Esku) nazioarteko kanpaina. Gazteak protagonistak direla, modu parte-hartzailean diseinatutako kanpaina da. Informazio gehiago hemen: https://arabstates.unwomen.org/en/stories/in-focus/2025/12/hand-in-hand-a-youth-led-social-mobilization-campaign-to-address-unpaid-care-inequalities-in-the-arab-region
Programa horretan, Emakundek lankidetza teknikoa ematen du, eta eLankidetzak, finantzatzen du, Suediako eta Alemaniako lankidetza-agentziekin batera.
Lan hori Euskadi Basque Country 2030 Agendaren barruan kokatzen da, eta Emakunderen, eLankidetzaren eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritzaren arteko lankidetzaren emaitza da.
-
2025-12-18
Comentario de X:
Gizonduz-Emakunde y eLankidetza participan en el encuentro de la primera Red Internacional por la igualdad de hombres en los espacios de decisión promovidos por Naciones Unidas. https://t.co/KUKQ77NeM0 https://t.co/IRVbUuByMR -
2025-12-18
Comentario de X:
Nazio Batuek sustatutako erabaki guneetan dauden gizonen berdintasunaren aldeko Nazioarteko lehen Sarearen topaketan parte hartu zuten Gizonduz-Emakundek eta eLankidetzak. https://t.co/wzz2zLFHDo https://t.co/9orWWxphDj






