
Ertzaintzak 1103 pertsonari arma zuriak atzeman dizkio urteko lehen hamar hilabeteetan
Ertzaintzak aurtengo urtarriletik urrira bitartean 1103 pertsonari atzeman dizkio arma zuriak edo antzekoak. Datu horiek Eusko Legebiltzarrera bidali dira, eta, horien arabera, azken urteotan gutxitu egin da arma zuriak daramatzaten pertsonen kopurua. 2024an, guztira, arma zuriak zeramatzaten 1526 pertsona zenbatu zituen Ertzaintzak, eta 2023an, 1904.
Arma zuriak konfiskatu zaizkien pertsonen jatorriari dagokionez, gehienak, 459, espainiar nazionalitatekoak dira, 350 magrebtarrak eta 169 latinoamerikarrak.
Hauek dira 2025eko zifrak:

Ertzaintzak "Arma Zurien aurkako Ekintza Plana" du indarrean 2023tik. Helburua Ertzaintzak eta udaltzaingoek arma zuriak atzematea da, eta, horrela arma zuriak kaleetatik kentzea, delitu edo indarkeriazko egoeretan erabil ez daitezen. Aurten, urriaren 31ra arte, Ertzaintzak 2128 arma zuri edo objektu arriskutsu konfiskatu ditu. 2024an 2430 izan ziren eta 2023an 2087 otsailean ekintza-plana martxan jarri zenetik.





