
Eusko Jaurlaritzak indarrik gabe utziko du 17:00etan mugaz gaindiko ibilgailu astunek Euskadiko errepideetan zirkulatzeko debekua
- Frantziako agintariek jakinarazi dute Biriatoun kamioientzako pasabide bat jarriko dutela murrizketekin gaurtik aurrera.
Eusko Jaurlaritzak gaur, asteartea, 17:00etatik aurrera indarrik gabe utziko du, ebazpen baten bitartez, Euskadiko bide-sarean mugaz gaindiko 7.500 kilotik gorako ibilgailu astunentzat atzo ezarritako zirkulazio-murrizketa. Neurri hori Biriatuko mugan nekazari frantziarren protestek eragindako kalteen ondorioz hartu zen.
Frantziako agintariek Eusko Jaurlaritzari jakinarazi diotenez, Biriatuko mugako egoera ez da oraindik normalizatu, eta ibilgailu astunentzako murrizketak jarriko dituzte gaur, asteartea, 07:00etatik 17:00etara. Neurri horiek egoera normalizatu arte luza daitezke.
Bidegiko langileek eta Ertzaintzako agenteek zaintza-lanak egingo dituzte eta segurtasun-neurriak hartuko dituzte, mugaren alde honetan trafikoari ahalik eta kalte gutxien eragiteko.
Eusko Jaurlaritzak gogoratu du informazio zehatza ematen duela mezularitza aldakorreko panelen, www.trafikoa.euskadi.eus web-orriaren, @trafikoaEJGV X kontuaren eta 011 telefono-zenbakiaren bidez (24 orduz erabilgarri dagoena).


