Berriak Lehendakaritza
Eu

Automobilgintzaren Klusterrak eta Energiaren Klusterrak hitzarmen bat sinatu dute ibilgailu elektrikoa Euskadin garatzeko

2010.eko otsailak 08

Lehendakariak nabarmendu du Euskadiren "posizio pribilegiatua", "etorkizunerako berebiziko proiekzioa" duen merkatu batean

Euskadiko Automobilgintzaren Klusterrak eta Energiaren Klusterrak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute ibilgailu elektrikoa Euskadin garatzeko. Patxi López Lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren apustua berretsi du, hots, ibilgailu elektrikoaren sektorea gidatzeko apustua. "Energiaren eta Automobilgintzaren Klusterren arteko ituna beste urrats bat da, aurrerapen berri bat auto elektrikoa Euskadin sartzeko eta mugikortasun berritzaile eta iraunkorreko sistema hori finkatzeko eta bultatzeko", aipatu du.

Patxi López Lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren "sostengua" bermatu die automobilgintzaren eta energiaren sektoreko enpresei, ibilgailu elektrikoa Euskadin garatzeko lanean aritzeko. Era horretan, Lópezek bere babesa adierazi dio bi Kluster horien artean lortutako "akordio garrantzitsuari", zeren "horren bitartez sakontzen baita ibilgailu elektrikoaren alorrean Euskadik izan nahi duen lidergoa. "Energiaren eta Automobilgintzaren Klusterren arteko ituna beste urrats bat da, aurrerapen berri bat auto elektrikoa Euskadin sartzeko eta mugikortasun berritzaile eta iraunkorreko sistema hori finkatzeko eta bultatzeko", azpimarratu du.

Lehiakortasunaren Ministroen Bilera Informalaren baitan, Euskadiko Energiaren eta Automobilgintzaren Klusterrek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute ibilgailu elektrikoa Euskadin garatzeko. Ekitaldia Donostiako María Cristina Hotelean gauzatu da, eta bertan izan dira Patxi López Lehendakaria, Bernabé Unda Industria Sailburua, Energiaren eta Automobilgintzaren klusterretako presidenteak -Josu Jon Imaz eta Julián Hernando, hurrenez hurren-, Cristina Garmendia Zientzia eta Berrikuntza Ministroa, eta Miguel Sebastián Industria Ministroa.

Bere hitzaldian Lehendakariak gogoratu duenez, Eusko Jaurlaritzara iritsi zenez geroztik urratsak egin dira sektore hori nazioarteko merkatuan gidatzeko. Lehendakariak bi adibide jarri ditu hori nabarmentzeko: Jaurlaritzak eta REPSOLek urrian sinatutako hitzarmena, Euskadiko ibilgailu elektrikoak kargatzeko sarea modu bateratuan garatzeko, eta Eusko Jaurlaritzak eta Mercedesek abenduan sinatutakoa, ibilgailu elektrikoak Vitoria-Gasteizko lantegian ekoizteko; bere esanetan, bi adibide horiek garbi uzten dute Jaurlaritzak egindako esfortzua, "Euskadi posizio pribilegiatuan jartzeko, etorkizunerako berebiziko proiekzioa duen merkatu horretako erreferentea izateari begira".

Lópezek "esfortzu" bat eskatu die bi sektore horietako enpresei, "nahiak" eta "ahalmenak" elkartzeko, akordio honetatik abiatuta; horren asmoa da, "euskal gizartearen maila guztiei eskatzen diegun erantzukidetasuna" abiapuntutzat hartuta, erronka hori aurrera atera ahal izatea eta "modu irmoan aurrera egin ahal izatea berrikuntzan eta ezagutzan oinarritutako eredu ekonomiko berri horretarantz", azpimarratu du. "Gaur sinatu duzuen hitzarmena zeuen enpresen etorkizunarekin eta gure herriaren etorkizunarekin duzuen konpromisoaren froga garbia da; halaber, garbi erakusten du prest zaudetela etorkizun hori zutabe sendoetan oinarritzeko, alegia, berrikuntza teknologikoan, produktuen internazionalizazioan eta enpresen arteko lankidetzan oinarritzeko", gaineratu du Lehendakariak.

3 iruzkin
  • Irekia
    2010.eko otsailak 22

    Lino, puedes encontrar la respuesta del Lehendakari a tu pregunta en este enlace: https://www.irekia.euskadi.net/es/news/1194-lehendakari-responde-las-preguntas-los-ciudadania-traves-irekia

  • 2010.eko otsailak 11

    A mi también me parece una idea fantástica la introducción del coche eléctrico en Euskadi. Sin embargo me genera bastante dudas. ¿Estamos realmente preparados para dotar de energía eléctrica suficiente a esa nueva flota de coches cuando salgan a la carretera?
    Varias agrupaciones ecologistas han advertido de que poner en circulación más vehículos eléctricos podría aumentar las emisiones de carbono a menos que usen energía verde. ¿Es eso cierto?

  • 2010.eko otsailak 08

    A mí me parece una iniciativa fantástica. Además viene precedida de la firma de convenios anteriores con Repsol y Mercedes-Benz, así que no tiene pinta de ser otra de las improvisaciones a las que nos tienen acostumbrados...

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria