Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

betiON – Euskadiko telelaguntza zerbitzua gizarte eta osasun zerbitzuak uztartzearen eredu

2012.eko maiatzak 25

Gizarteak eskatzen du osasun-zerbitzuak eta gizarte-zerbitzuak elkarrengandik gero eta hurbilago, hobeto koordinaturik eta uztartuta egotea. Euskadiko ongizate-estatuaren ereduan, betiON, Telelaguntza Zerbitzu Publikoa, eredugarri da uztartze sozio-sanitarioan, eta hiritarron arteko elkartasuna bermatzen du.

Euskadiko Telelaguntza erdigunetzat pertsona bera duen arreta-eskema integral baten barruan dago ezarrita, eta bere jardueraren ardatza da pertsonaren behar sozialak eta osasunaren ingurukoak era koordinatuan betetzea, prebentzioaren arloan zein laguntzarenean. Horrek paradigma-aldaketa bat eskatzen du etxeko laguntza emateko moduan, eta, aldaketa horretan, Telelaguntzak ia mugarik gabeko ahalbideak eskaintzen ditu eta funtsezko eginkizuna betetzen du beste neurri batzuekin batera (etxeko laguntza, sostengu-produktuak, parte‑hartze soziala hobetzea, aplikazio domotikoak, etab.)

Gizarte-zerbitzuei buruzko euskal legerian, Telelaguntza-zerbitzua Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari dagokio (betiON zerbitzua). Bestalde, Osasun eta Kontsumo Saila eta Osakidetza apustu gogorra egiten ari dira urrutiko osasun-zerbitzuen alde (Osarean). Horren haritik erabaki zuen Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak telelaguntza-zerbitzua kudeatzeko ardura Osasun eta Kontsumo saileko Osatek, SA enpresari ematea.

Baina, betiONek sinergia guztiak baliatzen ditu, eta Eusko Jaurlaritzak abian jarritako hainbat proiektutan hartzen du parte. Halaxe gertatzen da pertsona adindunen eta ezgaitasunen bat dutenen etxeko laguntza eta erkidegoan txertatzea eta parte hartzea hobetzeko Etxean Ondo proiektu pilotuan egiten den elkarrekiko lanarekin. Eta, beste bide batetik, erkidegoak sortzeko lanean hasiko gara Kronetekin, Euskadiko paziente eta zaintzaileen erkidegoarekin.

2011ko abenduaz geroztik, betiONeko erabiltzaileek beste zerbitzu batzuk ere jaso dituzte, Telelaguntza-zerbitzuaren osagarri, hala nola Osakidetzaren Lehen Mailako Asistentziaren osasun‑aholkua eta medikuarekin edota erizainarekin hitzordua eskatzearen kudeaketa. betiONeko erabiltzaile orok egin dezake bere osasunari buruzko kontsulta –Telelaguntzako gailuaren bidez–, edota medikuarekin zein erizainarekin egoteko hitzordua eskatu. Horretarako, telelaguntzako atentzio-zentroa koordinaturik aritzen da osasun-aholkuko erizain taldearekin eta Osakidetzaren dei-zentroarekin batera. Hilero, betiONek osasunari buruzko mila kontsulta inguru kudeatzen ditu, eta % 30, gutxi gorabehera, lekutik mugitu gabe konpontzen dira.
Aurtengo uztailean, Bilbon egingo da AAL Summit kongresua. Lagundutako bizitza-inguruneak (Ambient Assited Living) hobetzeko europar estrategian, Telelaguntza etxeko laguntza-zerbitzuak emateko sistema global baten barruan sartuta dago, eta helburua du pertsona erabiltzaileak beren familia- eta gizarte-ingurunean geratzea eta integraturik egotea.

8 iruzkin
  • @BetionEJGV
    2013.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    El servicio de Teleasistenica de Euskadi, modelo de integración de servicios sociales y sanitarios. http://t.co/zOekDHtW cc/ @ilarraya

  • @IxaCarpintero
    2012.eko maiatzak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @BetionEJGV: BetiON, el servicio de Teleasistenica de Euskadi, modelo de integración de... http://t.co/YlipL4o8

  • @drpossy
    2012.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @alfrealday: @betionEJGV Teleasistenica de Euskadi, modelo de integracion de servicios sociales y sanitarios http://t.co/EPgaHm8h #ModeloEuskadi

  • @alfrealday
    2012.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    @betionEJGV Teleasistenica de Euskadi, modelo de integracion de servicios sociales y sanitarios http://t.co/EPgaHm8h #ModeloEuskadi

  • @osvalbuena
    2012.eko maiatzak 25

    Comentario de Twitter:
    BetiON, servicio de Teleasistenica de Euskadi, modelo de integracion de servicios sociales y sanitarios http://t.co/LlznhrRh #ModeloEuskadi

  • @IxaCarpintero
    2012.eko maiatzak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @BetionEJGV: Euskadiko telelaguntza zerbitzua gizarte eta osasun zerbitzuak uztartzearen eredu http://t.co/ZxBP0Kni #modeloEuskadi

  • @Hugo_Alday
    2012.eko maiatzak 25

    Comentario de Twitter:
    @VictorOlveraCen mira esto http://t.co/AcezFgQm

  • @iniesta_23
    2012.eko maiatzak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @alfrealday: El servicio de Teleasistenica de Euskadi, modelo de integración de servicios sociales y sanitarios. http://t.co/EPgaHm8h #modeloEuskadi

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan