Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Osasuneko tokiko sistema integratuak "Mikrosistemak". Bilboko eskualdeko plana

2012.eko maiatzak 24

Osakidetzako Zerbitzu Erakundeen arteko harremanetarako eta kontrataziorako eredu berria euskal osasun-eredua berritzeko

Osasuneko tokiko sistema integratuak edo "mikrosistemak" honako eginkizun hauek modu integratuan gauzatzeko diseinatu diren figurak dira:

  1. Zainketa kliniko asistentzialak hobetzeko esku-hartzeak eta zainketen jarraitasun-logika bat hobestea, asistentzia-mailak elkarren artean eta gizarte-zerbitzuekin konbinatuz.
  2. Herritarren osasunean eragiteko esku-hartzeak. Tokiko sistema horiek ez dira asistentzial-klinikotzat bakarrik hartu behar, ezpada herritarren gaineko ardura gero eta handiagoa hartu behar dute (hezkuntza, jarduera fisikoa sustatzea, elikadura eta desberdintasunak).
  3. Eraginkortasuna identifikatzean oinarritutako esku-hartzeak, bikoiztasunak kenduz eta tokiko eragile desberdinen zerbitzuak eraginkortasunez konbinatuz. Itxura guztien arabera, tokiko sistemen hirugarren funtzio horren eraginkortasun asko azalduko dira.

www.rafaelbengoa.com

Osasuneko tokiko sistema integratu edo "Mikrosistema" bakoitza pertsona talde jakin batzuek arlo soziosanitarioan dituzten beharrizan asistentzialak artatzen dituzten eragileek osatzen dute. Eragile horiek, elkarren artean koordinatuta, pazientearen asistentzia-jarraipena gero eta handiagoa izan dadin ahaleginduko dira, esku-hartze planek osasunean duten eraginaren erantzukizuna konpartituz eta elkarrekin eraginkortasun eta efizientzia handiagoa bilatuz.

Herritarren beharrizanak artatzeko modua puntu hauetan oinarritzen da: 

  • Erantzukizun konpartitua duten Zerbitzu Erakundeen arteko eta asistentzia-maila desberdinen arteko koordinazioa -lehen mailako arreta (LM) eta arreta espezializatua(AE)-.
  • Helburu estrategikoak ezartzea herritar-talde zehatzetarako, bakoitzaren osasun-egoeraren eta/edo gaixotasunarekin lotutako arriskuen arabera.
  • Arreta hobea eta eraginkortasuna etengabe bilatzea.

2011ko azken hiruhilekoan Euskadin 11 Mikrosistema sortu ziren: 

  1. LMko Bilboko Eskualdea - Basurtuko Ospitalea - Santa Marina Ospitalea
  2. LMko Uribe Eskualdea - Gurutzetako Ospitalea - Gorlizeko Ospitalea
  3. LMko Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdea - San Eloy Ospitalea - Gorlizeko Ospitalea
  4. LMko Bilboko Eskualdea - Basurtuko Ospitalea - Santa Marina Ospitalea
  5. LMko Arabako Eskualdea - Arabako Unibertsitate Ospitalea - Lezako Ospitalea
  6. Gipuzkoa Eskualdea - Donostia Ospitalea
  7. Bidasoako ESI (Bidasoa Ospitalea eta erreferentziako osasun-zentroak)
  8. Goierriko ESI (Zumarraga Ospitalea eta erreferentziako osasun-zentroak)
  9. Goierriko ESI (Zumarraga Ospitalea eta erreferentziako osasun-zentroak)
  10. Debagoieneko ESI (Debagoieneko Ospitalea eta erreferentziako osasun-zentroak)
  11. Tolosaldeko Azpieskualdea - Asunción Klinika

Mikrosistema bakoitzak herritarrengan eragiteko plan bat diseinatu du, patologia aniztun pazienteen arreta hobetzeko eta biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa (BGBK) duten pazienteen, gutxiegitasun kardiakoa (GK) duten pazienteen eta II motako diabetes mellitus duten pazienteen arreta hobetzeko, hain zuzen ere, azken urteetan ospitalizazio kopuru jakin bat eta larrialdi zerbitzuetara bisita kopuru jakin bat egin dutenena.

Guztira, herritarrengan eragiteko 11 plan dira -denak daude garapen-bidean-, eta 51.412 pazienteri eragiten diete. Honela daude banatuta:

  • 6.930, patologia aniztunak.
  • 9.435, BGBK dutenak.
  • 12.916, GK dutenak.
  • 22.131, diabetes dutenak.

Tokiko esku-hartze plan bakoitza dela eta:

  • Artatu beharreko pertsonak, haien arrisku-maila eta haien beharrizanak ezagututa sortzen da.
  • Ibilbide asistentzial zehatzak definitzen ditu eta maila asistentzialen artean koordinaziorako elementuak sortzen ditu, zainketen jarraipena areagotzeko.
  • Paziente bakoitzaren beharrizanaren eta arrisku-mailaren arabera egokitutako zainketa-planak eskaintzen ditu.
  • Ebaluazio jarraitua eta osasun eta eraginkortasun arloan emaitzen jarraipena egitea aurreikusten du.
  • Helburuak betetzearen menpe jartzen du finantziazioa; hain zuzen ere, Zerbitzu Erakunde bakoitzeko aurrekontuaren % 2 kontratu-programaren bidez.   Emaitzen menpe % 5 egongo da 2013an, eta % 20 2014an. 
    • Ekitaldi honetan, eraginkortasunari dagokionez, 20 milioi euro aurreztea kalkulatzen da; datorren ekitaldirako, berriz, 58, eta 2014rako 119.
  • Euskadiko kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategiaren barruan kokatzen dira. Herritarrengan eragiteko plan bakoitzaren oinarrian, plan horrek helburu dituen herritarren (estratifikazioa) osasuna eta arrisku-maila ondo ezagutzea dago. Era berean, paziente aktiboaren figura jasotzen du, asistentzia-mailen arteko koordinazioa hobetzen du (LM-AE), erizaintzako rol berriak garatzea sustatzen du, bottom-up berrikuntza-proiektuak burutzea bultzatzen du...

Mikrosistemak sortuta eta herritarrengan eragiteko planak garatuta honako helburu hauek lortu nahi dira batez ere: 

  1. Pazientearen osasun-egoera orokorra hobetzea -ospitalizazioak eta larrialdi zerbitzuetarako bisitak gutxitzea- gaixotasunaren kudeaketan erantzukidetasuna bultzatuz eta zainketen jarraitasuna areagotzea bultzatuz.
  2. Sistemaren iraunkortasuna bermatzea (eraginkortasuna areagotzeak aurreztea dakar), besteak beste, dauden baliabideak, materialak zein giza baliabideak, hobeto aprobetxatzeari esker.

"Bilboko eskualdeko plana"

Bilboko Eskualdea - Basurtuko Ospitalea - Santa Marina Ospitalea

Duela urtebetez geroztik, Santa Marina Ospitaleak, Bilboko Eskualdeak eta Basurtoko Ospitaleak, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzarekin batera, Eusko Jaurlaritzak Bilboko toki-eremua antolatzeko botatako erronka beren gain hartzea erabaki zuten. Erronka horren xedea zen Bilboko herritarrei ematen zaien asistentzia-eredua aldatzea.

Epe horretan interakzioko eta integrazioko planak diseinatu dira, Bilboko toki-eremuan paziente kroniko konplexuei (patologia aniztunak, BGBK, Gutxiegitasun kardiakoa, diabetesa) arreta egokiagoa emateko eta, aldi berean, erreferentziako biztanleriaren artean prebentzioko eta osasunaren sustapeneko jarduerak indartu eta ugaritzeko.

Plan horiek "Bilbo Eskualdeko Plana" deituriko jarduera koordinatu bakarrean bildu dira, eta honako hauek dira 2012-2013 aldirako helburuak: 

  • Berariazko arreta 1.000 inguru paziente patologia aniztunentzat; arreta horren oinarri izango dira paziente horientzako zaintza pertsonalizatuak identifikatzea eta hiru erakundeetan antolatzea. 
    • Tele-monitorizazioa, erizaintzaren rol berriak eta subakutuen ospitalizazio-eredua ditu oinarri. 
  • Patologia nagusiek eragindako 15.000 inguru paziente makalen kudeaketa integratzea, lehen mailako arretak eta arreta espezializatuak partekatutako bide klinikoak sortuta eta asistentzia-maila guztietarako auzo-zaintzako programa komunak abian jarrita.
    • Integrazioko protokolo klinikoak gaitzen ari dira lehen mailako arretaren eta espezializatuaren artean (bereziki gutxiegitasun kardiakoaren, BGBKren eta DMaren inguruan), arreta berezia jarrita lehentasunezko pazienteetan eta polimedikatuetan, bai eta errehabilitazio kardiakoan ere.
    • Autokudeaketako programak honako hauen bidez zabaltzen dira: taldeko lantegiak, pazienteen elkarteekin lankidetzan jardutea eta bitarteko digitalak (webguneak, gizarte-sareak). 
  • ~300.000 herritarren gainean esku hartzea, osasunean esku hartu eta arlo hori sustatzeko, arreta berezia jarrita obesitatean, tabakismoan, diabetesean eta minbizian.
    • Besteak beste, honako hauen bidez: baheketak, antzemate-sistemak eta mendekotasuna gainditzeko unitateak, bizimodu osasungarria sustatzeko proiektua.
Iruzkin bat
  • @juanrodricarre
    2012.eko maiatzak 28

    Comentario de Twitter:
    Aprendamos rapido de los que saben hacer bien su trabajo http://t.co/ZHfSahOE

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rafael Bengoa, Julen Ballestero, Marbella García, Jesús Larrañaga