Berriak Segurtasuna
qrcode

Eusko Jaurlaritzak arreta eskatu die Iparraldera doazen ibilgailuei, Frantziako nekazarien protestek A-63 eta A-64 errepideetan izango dituzten eraginengati

2025-12-12
  • Aurreikuspenen arabera, Biriatuko bidesaria irekita egongo da eta ibilgailu zein kamioiek normaltasunez zirkulatu ahal izango dute.

Eusko Jaurlaritzak arreta handiz gidatzeko eskatu die Iparraldera doazen ibilgailu eta kamioi gidariei Frantziako nekazariek deitutako protestek A-63 eta A-64 autobideetan, Baiona eta Lescar parean, izango dituzten eraginengatik.

Frantziako agintariek jakitera eman dutenez, A-63 eta A-64 autobideak bi noranzkoetan moztuko dituzte auto eta ibilgailu astunentzat, gaur 22:00etatik aurrera. Aurreikuspenen arabera, Biriatuko bidesaria irekita egongo da eta ibilgailu zein kamioiek normaltasunez zirkulatu ahal izango dute.

Bidegiko langileek eta Ertzaintzaren Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitateko agenteek zaindu eta segurtasun-neurriak hartuko dituzte, egoera honek mugaren alde honetan zirkulazioari ahalik eta kalte gutxien eragiteko. Era berean, Eusko Jaurlaritzak informazioa emango du mezularitza aldakorreko panelen, www.trafikoa.euskadi.eus web-orriaren, @trafikoaEJGV X kontuaren eta 011 telefono-zenbakiaren bidez (24 orduz erabilgarri dagoena).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak