qrcode

Mikel Torres: “Talentu seniorra behar estrategikoa da lan merkatuaren eta gizarte babeseko sistemaren lehiakortasunerako, berrikuntzarako eta iraunkortasunerako”

2025-12-12
  • Lehendakariordeak eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak adinekoen “esperientzia eta potentziala aprobetxatzearen” alde egin du, hurrengo hamarkadako erronka demografiko, ekonomiko eta sozialei aurre egiteko “giltzarri” izan daitezen

 

Mikel Torres Lehendakariordeak eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak Talentu Seniorren Maparen V. edizioan azpimarratu duenez, 45-50 urtetik gorako pertsonak lan merkatuan sartzea “ez da soilik justizia sozialaren eta giza eskubideen kontua”, baizik eta “lan merkatuaren eta gizarte babeseko sistemaren lehiakortasunerako, berrikuntzarako eta iraunkortasunerako behar estrategikoa”.

Gaur, ostirala, Madrilen Ageingnomics ikerketa zentroak antolatutako foroan, Torresek nabarmendu du biztanleria aktiboaren zahartzeak eta jaiotza tasa baxuak % 17ko lan eskuaren defizita “aurreratzen” dutela 2036an, eta horrek adinekoen partehartzea sustatzeko eta lan bizitza luzatzeko politikak ezartzera behartzen duela. “Adinekoen esperientzia eta potentziala aprobetxatzea funtsezkoa da hurrengo hamarkadako erronka demografiko, ekonomiko eta sozialei aurre egiteko”, adierazi du.

Lehendakariordeak azaldu duenez, talentu seniorrak “heldutasuna, ikuspegi estrategikoa, arazoak konpontzeko gaitasuna eta lidergoa ematen ditu, belaunaldi berriei ezagutza transmititzea errazteaz gain”. “Belaunaldi arteko taldeak berritzaileagoak, erresilienteagoak eta produktiboagoak dira, gazteen sormena seniorren esperientziarekin konbinatzen baitute”, gaineratu du Torresek.

Gomendio estrategikoen artean, Mikel Torres Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak edadismoari aurre egitearen alde egin du, baita birkualifikazioko eta belaunaldien arteko mentoringeko programa espezifikoak garatzearen alde, erretiroa malgutzearen alde eta lan inguruneak egokitzearen ere bai, langile seniorren iraunkortasuna eta ongizatea errazteko. “Belaunaldi aniztasunaren kudeaketak lan giroa eta aldaketara egokitzea hobetzen du, eta funtsezkoa da pentsio sistemaren iraunkortasuna bermatzeko”, amaitu du.

Finkatze eta eraldatze fasea

Foro berean, Torres Lehendakariordeak ziurtatu du euskal lan merkatua “sendotze eta dinamismo fasean” dagoela, langabezia tasa % 7 ingurukoa dela, eta Gizarte Segurantzan afiliatutako gehieneko historikoak 1.036.000 kotizatzaile baino gehiago dituela. 2025eko hirugarren hiruhilekoan 13.000 enplegu garbi sortu dira eta enpleguaren urteko hazkundea % 1,5ekoa izango dela aurreikusten da, eta horrek Euskadiren sendotasuna eta egonkortasuna islatzen ditu.  

Zerbitzuen sektorea da jarduera nagusiena, aurreikusitako % 2,7ko hazkundearekin; eraikuntzak ere tonu ona du, eta industriak ahul jarraitzen du, kanpoko eskaera txikiagoa delako. Gainera, kontratazio mugagabea % 28ra iritsi da, daturik onena 2023tik, eta horrek esan nahi du lan egonkortasuna hobetu egin dela.

Hala ere, Mikel Torresek azpimarratu du euskal lan merkatuak “zahartze demografikoak eta jaiotza tasa baxuak eragindako egiturazko eraldaketei” aurre egin behar diela, eta politika aktiboen beharra defendatu du, “kalitatezko enplegua bermatzeko eta talentua erakartzeko”.

Talentu Seniorraren Mapa

Talentu Seniorraren Maparen V. edizioak belaunaldien arteko harremanean jarri du arreta, lan ingurunean esperientzia eta gaitasun berritzailea uztartzeko giltzarri gisa. Edizio horrek pertsona seniorrek ekonomian partehartze aktiboa izatea bultzatzen duten neurri zehatzen nazioarteko adibideak bildu ditu, eta, gainera, erakunde publikoetako goi ordezkarien ekarpenak jaso ditu, analisia ikuspegi instituzional eta arauemaile batetik aberastuz.

2 iruzkin
  • Argazkia Isabel Portillo
    2025-12-18

    Una medida necesaria. Cumplir edad no significa no debería estar asociado a una jubilación obligatoria. Transmitir conocimiento, experiencia, trabajar de forma intergeneracional debería ser una estrategia para avanzar en I+D de forma efectiva que permita asumir retos en todos los ámbitos que necesita Euskadi

  • Argazkia Maria
    2025-12-17

    :so hay que explicárselo a los empresarios, que no contratan a gente a partir de una determinada edad.
    Hace años, no recuerdo que empresa o entidad, se hizo un "estudio" enviando el mismo curriculum con y sin la fecha de nacimiento. Se citaba para entrevista a gente que poniendo la fecha no lo hacían. Así que a mi que no me digan que no se nos discrimina por edad porque no me lo creo.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
  • Mikel Torres Lorenzo
    Bigarren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua (XIII legealdia)