Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

“Lan-arriskuen prebentzioa berezko eskubide eta balioa da gizarte aurreratu batean”

2012.eko maiatzak 23

 

  • Prebentzioa enpresa-kudeaketaren giltzarrietako bat izan dadin eskatu du Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak
  • "Bere aktibo nagusia, giza kapitala, zaintzen duena da Enpresa modernoa eta XXI. mendeari egokitua", azpimarratu du sailburuak 

Kataluniako Unibertsitate Politeknikoak, nazioarteko beste unibertsitate batzuek eta Osalanek antolatutako Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Nazioarteko X. Biltzarra inauguratu du, gaur goizean, Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak. Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailarentzat, laneko segurtasuna eta osasuna -prebentzio-politika egokien bitartez- elementu giltzarriak dira Eusko Jaurlaritzaren ekimenetan.

Zabaletak gogorarazi duenez, sailak urtebete darama 2011-2014ko Laneko Segurtasun eta Osasunaren Euskal Estrategia garatzen, elkarrizketa sozialeko mahaian dauden eragileekiko akordioaren bitartez. "Elkarrizketaren bidez lortutako akordioa berebiziko garrantzia duen gaia da. Horregatik, bereziki azpimarratu nahi dut mahaian eseri diren gizarte-eragileen artean elkar ulertzeko egin duten ahalegina, laneko segurtasun eta osasunaren alde erabakimen eta koherentzia osoz estrategia baten ardatzak adosteko, Euskadin datozen urteetan jarraituko den eredua izan dadin", nabarmendu du sailburuak.

Zabaletaren iritziz, istripuak saihestu daitezke, eta horregatik lanari ekin behar diogu "horiek prebenitzeko, prebentzioa enpresa-kudeaketaren osagai giltzarrietako bat izan dadin eta lan-osasunerako eta osasun publikorako politikak koordinatuak izan daitezen".

Ezin ditugu lan-istripuak ikusi saihestu ezin den zerbait balira bezala, zuzendu behar diren hutsegiteen eta akatsen ondorio gisa baizik. Horrela, beharrezkoa da enpresak eta langileak kontzientziatzea, eta ulertaraztea "lan-arriskuen prebentzioa ez dela karga bat, baizik eta banakako eskubide bat, eta gizarte aurreratuak bereizten dituen berezko balio bat".

"Izan ere, XXI. Mendeari egokitutako enpresa modernoan", gaineratu du Zabaletak, "enpresak berak zaintzen, babesten eta hobetzen du bere aktibo nagusia, giza kapitala, eta laneko giroaren kalitate ona sustatzen du, berarentzat prebentzioa ez delako gastu bat, antolaketaren berezko ezaugarria baizik".

Arriskuen prebentzioaren alorrean badago berrikuntzarako aukera ere, erronka berriei erantzuteko ideia berriak garatzeko. Horregatik helburuetako bat osasun-zerbitzua eta arriskuak prebenitzeko zerbitzua lotzea da, lanbide‑gaixotasunak antzemateko detektagailuak martxan jartzeko. Atal horretan sailburuak aipamen berezia egin du amiantoaren arazoari buruz, eta gauzatu diren zenbait ekintza ekarri ditu gogora: kaltetutako langileen erregistroen eta jarraipenen hobekuntza eta amiantoa aurkitu eta kentzeko jarduera-protokoloak, besteak beste.

2 iruzkin
  • @anetoup
    2012.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    La prevencion de riesgos laborales es un derecho y un valor propio y distintivo de una sociedad avanzada http://t.co/opcpgBCH #ORP2012 #PRL

  • @PrevencionTV
    2012.eko maiatzak 28

    Comentario de Twitter:
    La prevencion de riesgos laborales es un derecho y un valor propio y distintivo de una sociedad avanzada http://t.co/V441ERix @PrevencionTV

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)