qrcode

Gure Ardoak, Ardoarabako gune berria Probintzia Plazan

2025-12-05
  • Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Sailak bultzatutako karpak Arabar Errioxako ardoen bikaintasuna eta dibertsitatea gerturatuko dizkio euskal herritarrei
  • “Espazio hau helburu argi batekin sortu da: Arabar Errioxaren ateak zabaltzea eta gure ardoen atzean dagoen lana, kalitatea eta aniztasuna modu hurbilean erakustea”, nabarmendu du Amaia Barredo sailburuak

Ostiral honetan inauguratuko da Gure Ardoak, Ardoaraba-ren barruan sortutako gune berria, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Sailak sustatua. Gune honen helburua Arabar Errioxako ardo nabarmenenetako eta esklusiboenetako batzuk herritarrengana hurbiltzea da. Arabako hiriburuko Probintzia Plazan kokatutako karpa gaur irekiko da eta zubi osoan zehar egongo da martxan, datorren astelehen goizera arte.

Gure Ardoak wine bar moduan diseinatuta dago, eta Arabar Errioxako 40 ardo erreferentzia inguru eskainiko ditu, 26 eta 150 euro arteko prezioetan; aukera paregabea, ohikoan publiko zabalaren eskura egoten ez diren ardoak dastatzeko.

Gainera, egunero, 12:30ean, Arabar Errioxako upategien elkarte nagusiek parte hartuko duten mahai-inguruak egingo dira, eta haien bidez eskualdeak eskaintzen duen eredu-aniztasuna eta sendotasuna ezagutzeko aukera izango da:

  • Larunbata: Grupo Rioja
  • Igandea: ABRA
  • Astelehena: Subsierra

“Gure Ardoak-en bidez, Arabar Errioxako bikaintasuna herritarrengana hurbildu nahi dugu, eta, aldi berean, gure konpromisoa sendotu sektorearekin; sektore hori ondarea, identitatea eta etorkizuna baita. Karpa hau entzuteko, elkarrizketarako eta lankidetzarako gunea da, izan ere, ardoaren etorkizuna gure herrien eta kontzejuen etorkizuna ere bada”, azpimarratu du Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak.

Gure Ardoak karparen ordutegia hurrengoa da:

  • Ostirala: 19:00-22:30
  • Larunbata eta igandea: 12:30-15:00 y 19:00-22:30
  • Astelehena: 12:30-15:00

Gure Ardoak karpan dastatu ahal izango diren berrogei ardoen zerrenda:

ARDOA

UPATEGIA

ALÚTIZ SANTA LUCÍA 2023

Alútiz

LA CANOCA

Bodegas Baigorri

SELECCIÓN DE LA FAMILIA

Bodegas Orube

ARGIA

Bodegas Pascual Larrieta

MARTELO

Bodega Torre de Oña

AMADORAS BLANCO VIURA 100%

Bodegas Amador Garcia

SAIGOBA

Los Cinco de Labastida

LOS HERREROS

Los Cinco de Labastida

LAGAR DE SANTIAGO ELITE 2015

Bodegas y Viñedos de Santiago

CARRAVALSECA RESERVA 18

Bodegas Casa Primicia

JUAN VALDELANA TINTO

Bodegas Valdelana

ORBEN

Bodegas Izadi

MITXARRO

Gómez de Segura

LA CICATERA

Bodegas Altún

LUBERRI CEPAS VIEJAS

Luberri Familia Monje Amestoy

PASO LAS MAÑAS

Bodegas Artuke

LADERAS DE OSTATU

Bodegas Ostatu

MARTIN CENDOYA

Eguren Ugarte

S Y C BLANCO

Bodegas Mitarte

ESCONDITE DE ARDACHO EL ABUNDILLANO

Tentenublo Wines

TRIKUHARRI VIURA

Lucia Abando

FINCAS DEL AZTULE ALTO LAS ROZAS 2016

Eduardo Azpillaga

GARAYA

Iker Labraza Hontza

FAUSTINO

Bodegas Faustino

VALSERRANO GRAN RESERVA BLANCO 2019

Bodegas La Marquesa - Valserrano

LAS LADERAS DE JOSE LUIS TEMPRANILLO

Dominio de Berzal

PENSANDO EN TI GARNACHA BLANCA

Bodegas Vallobera

FIDEL BLANCO

Bodegas Tierra

VEGUÍN DE MURUA GR

Bodegas Murua

IMAZ GRAN RESERVA

El Coto de Rioja

MANUEL QUINTANO EL SAUCO

Coop. Labastida

EL PALACIO

Bodegas Luis Cañas

CARRAKRIPAN BLANCO

Bodega Bhilar

VIÑA CHELUS

Bodegas Amaren

BERARTE ENTRERENQUES

Berarte Viñedos y Bodega

GRANDES LINDES DE REMELLURI VIÑEDOS DE LABASTIDA

Remelluri

BASILIO IZQUIERDO GARNACHA 2019

Basilio Izquierdo

SAN VICENTE MAZUELO

Bodega Viñedos del Contino

PAGOS DE VIÑA REAL

Bodega Viña Real

LA NIETA

El Puntido

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-12-05

    Comentario de X:
    🍷 #GureArdoak karpak Arabar Errioxako 40 ardo erreferentzia inguru eskainiko ditu egun hauetan, aukera paregabea, ohikoan publiko zabalaren eskura egoten ez diren ardoak dastatzeko.

    @Ardoaraba
    @hazifundazioa

    🔗 https://t.co/qbGzWZn7ai https://t.co/uk2674SU8G

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-12-05

    Comentario de X:
    🍷 #GureArdoak es el nuevo espacio impulsado por el Gobierno Vasco dentro de @ardoaraba, para acercar al público la calidad de los vinos de Rioja Alavesa.

    📌 La carpa está ubicada en la Plaza Provincia de Vitoria-Gasteiz, desde hoy al próximo lunes.

    🔗 https://t.co/nuaMAruwSS https://t.co/FYooZHzxqi

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-12-05

    Comentario de X:
    🍷 #GureArdoak Eusko Jaurlaritzak bultzatutako gune berria da, @Ardoaraba-ren barruan, Arabako Errioxako ardoen kalitatea eta aniztasuna jendeari hurbilzeko.

    📌 Karpa Gasteizko Probintzia plazan kokatuta dago, gaurtik datorren astelehen goizera arte.

    🔗 https://t.co/qbGzWZnEZQ https://t.co/bb5F3rkXz2

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak