Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Argitaratu da Giza Eskubideen Defendatzaileak aldi batez Babesteko Programan sartuko diren hurrengo hiru pertsonak hautatzeko deialdia egin eta hautaketa horren prozedura arautzen duen agindua

2012.eko maiatzak 23

Astelehenean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko apirilaren 30eko AGINDUA. Horren bidez, 2012ko ekitaldian Giza Eskubideen Defendatzaileak aldi batez Babesteko Programan sartuko diren pertsonak hautatzeko deialdia egin eta hautaketa horren prozedura arautu da.

Agindu honen helburua da, giza eskubideekin eta elkartasunarekin hartutako konpromisoa dela medio, giza eskubideak defendatzen dituzten pertsonak babestuta egongo direla bermatzea.

Nortzuk izango diren programa honen arduradun.

1.- Giza Eskubideen Defendatzaileak aldi batez Babesteko Programa honen onuradunek honako baldintza hauek bete behar dituzte: espainiarraz besteko nazionalitatea duten pertsona fisikoak izatea, erakunde sozialekin harremana izatea eta beren jatorrizko herrialdean giza eskubideak defendatzeagatik mehatxuak edo jazarpena jasatea. Mehatxatutzat joko dira giza eskubideak defendatzen jarduteagatik beren segurtasun fisikoaren eta/edo beren senitartekoen segurtasun fisikoaren kontra arrisku zehatz eta funtsezkoa jasaten dutenak. Mehatxua, estatuaren organoek eragin dezakete, edo erakunde paragubernamentalek, matxinatuek edo are gizabanakoek ere, estatuak ezin duenean babesik eskaini, edo ez duenean eskaini nahi, edo ez duenean horretarako gaitasunik.

2.- Ezin dira izan programa honen onuradun:

- Gaur egun Nazio Batuetako organismo edo organo baten babesa edo laguntza jasotzen ari diren pertsonak, edo giza eskubideen defendatzaileak babesteko beste edozein programaren babesa edo laguntza jasotzen ari direnak.
- Bizitokia herrialde batean hartzen duten pertsonak, herrialde horretako agintari eskudunek herrialde horretako herritartasunari dagozkion eskubideak aitortzen dituztenean.
- Europar Batasuneko herrialde kideetako bateko herritartasuna duten pertsonak.
- Honako pertsona hauek, baldin eta arrazoi funtsatuak badaude pentsatzeko ezen:
a) Bakearen kontrako delituren bat, gerra-delituren bat edo gizateriaren kontrako delituren bat egin dutela;
b) Herrialde batean errefuxiatu baino lehen edo errefuxiatu gisa onartua izan baino lehen, herrialde horretatik kanpo delitu arrunt larria egin dutela.
c) Nazio Batuen xede eta printzipioen kontrako egintzen errudun bihurtu direla.

Hautagaitza-proposamena aurkeztea. Baldintzak.

1.- Giza eskubideak sustatzen eta defendatzen jarduten diren nazioarteko erakundeek aurkeztu ahal izango dute giza eskubideen defendatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan aldi batez babesteko programa batean sartzeko pertsonen hautagaitza, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoan giza eskubideen arloan jarduten diren erakundeek ere, behar bezala egiaztaturik badaude. EAEko beste administrazio batzuek ere egin ahal izango dituzte proposamenak.

Nolanahi ere, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
-Garapenerako lankidetzan eta/edo giza eskubideen defentsan ibilbide eta esperientzia egiaztatua izatea.
-Hautagaiaren jatorrizko herrialdeko erakunde sozialetan ibilbide eta esperientzia egiaztatua izatea (hango egoera ezagutzea).
-Hautagaiaren jatorrizko erakunde sozialean lan-ibilbide eta -esperientzia egiaztatua izatea.

Nazioarteko erakundeek eta Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako administrazioek egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duen erakunderen baten bitartez aurkeztu beharko dituzte beren proposamenak.

2.- Hautagai-proposamenak Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzara bidali behar dira (Donostia kalea 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz), hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezartzen den moduetako edozeinetan.
3.- Hautagaitza-proposamenak honako baldintza espezifiko hauek bete behar ditu:
- Koherentea izan behar du, eta argia; gainera, proposamen osoaren gaineko azalpen bat eman behar da.
- Pertsona hori programako kide izateak zer onura ekar dezakeen arrazoitu behar da (proposatzen den giza eskubideen defendatzaile hori kide duen kolektiboari jasanarazten zaion hertsapenaren maila frogatzen duten txostenak).
- Onuradunaren jatorrizko herrialdea edo egoera kontuan hartu behar du.
- Onuradunak Euskadin egokitzeko eta probetxu ateratzeko zer aukera dituen kontuan hartu behar du.

Kudeaketa.

1.- Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzak egingo ditu deialdi honi dagozkion kudeaketa-lanak.

2.- Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzak eta espediente hauek bideratzen eta kudeatzen parte hartzen duten gainerako entitateek hautagai den pertsonaren segurtasuna bermatzeko eta haren datuak isilean gordeko direla bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak ezarriko dituzte, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa betez.

Hautaketa-irizpideak.

1.- Epaimahaiak, hautaketa-proposamena egite aldera, pertsonaren egoerari buruzko hainbat baldintza baloratuko ditu. Nazio Batuen Erakundeak giza eskubideen defendatzaileen egoeraren berri emateko izendatutako ordezkariak zehaztutako kolektiboei emango zaie lehentasuna.
a) Erdi mailako jazarpena jasaten ari diren erakundeekin lotura duten eta laguntzarako nazioarteko sarerik ez izateagatik erasotzen errazagoak diren giza eskubideen defendatzaileen proposamenak baloratuko dira.
b) Erakunde feministek edo emakumeen erakundeek egindako proposamenak baloratuko dira, gizartean isla txikiagoa izaten dutelako eta tokian-tokiko eta nazioarteko ezagutza txikiagoa izaten dutelako.
d) Eskubide ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta ingurumenari dagozkionak defendatzeko lan egiten dutenen proposamenak baloratuko dira, bai eta gutxiengoen, indigenen, afrikarren ondorengoen eta LGTB taldeen eskubideen alde lan egiten dutenek egindako proposamenak ere, erasotzen errazagoak direlako eta gizartean izaten duten isla txikiagoa delako.

2.- Jasotako hautagaitzak baloratze aldera, programaren kudeaketarekin zerikusia duten hainbat kontu ere hartuko dira aintzat, babes-programarako onartuak izan diren pertsonak EAEn eta inguruan egongo diren bitartean haien segurtasunerako garrantzi berezia duten aldetik.

a) Hautagaitzak aurkezten dituzten EAEko erakundeek hainbat konpromiso eta erantzukizun hartu beharko dituzte, kudeaketaren ardura duen erakundearekin koordinatuta (harrera-sarea):

• Harrera egiteko prozesua.
• Agenda politikoa prestatzea.
• Prestakuntza-agenda prestatzea.
• Itzulerako prozesua (egoera eta arrisku-maila analizatzea).

b) Hautagaiaren jatorrizko herrialdean hautagaia kide duten erakundeek -giza eskubideak defendatzen eta sustatzen jardun behar dute- zenbait konpromiso eta erantzukizun ezagutu eta hartu behar dituzte:

• Eragin politikoa duten estrategia kolektiboen koordinazioa.
• Jatorrizko egoeraren jarraipena.
• Itzulerako prozesua (egoera eta arrisku-maila analizatzea).

Ebazpena.

1.- Hautapen-batzordeak, beraz, Giza Eskubideen Defendatzaileak aldi batez Babesteko Programan sartzeko onartu beharko liratekeen hiru pertsonak proposatuko ditu, eta erabakia zergatik hartu duen azaldu behar du, bere uste eta adimen zintzoaren arabera, deialdi honetako hautapen-irizpideen arabera. Aurkeztu eta hautatu ez diren gainerako proposamenei dagokienez, 7. artikuluan ezarritako irizpideak betetzen badituzte, ordezkoen zerrenda bat egingo da, lehentasun-hurrenkera ezarriz.
2.- Giza Eskubideen Defendatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan aldi batez Babesteko Programarako hiru pertsona hautatzeko ebazpena Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzako zuzendariak emango du, Hautespen Batzordeak egindako proposamena aztertu ostean; ebazpena jakinarazi egingo zaie proposamenak egin dituzten erakundeei eta administrazioei, eta euren ardura izango da interesatuei jakinaraztea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan