Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak ibilgailu elektrikoak dakarren "herrialde" apustua azaldu die EBko ministroei

2010.eko otsailak 08

Lehiakortasunaren Ministroen Bilera Informalaren bigarren egunean, Lópezek azaldu du Eusko Jaurlaritzak ibilgailu elektrikoaren alde egin duen apustua

Patxi López Lehendakariak azaldu die EBko Industria ministroei ibilgailu elektrikoa garatzearen alde Eusko Jaurlaritzak egin duen apustua. "Ez da enpresa-proiektua soilik; herrialde aukera bat da", azpimarratu du Lehendakariak. Bere esanetan, konbentzituta dago Euskadiren etorkizunaren oinarria hauxe dela: "guztion ongizatea bermatzen duen ekonomia iraunkor eta ekologikoa" eraikitzea.

Miramar Jauregiak hartu du, berriz ere, Lehiakortasunaren Ministro europarren Bilera Informalaren baitan egin den bigarren afari ofiziala. Bilera horretan, EBko Industria, Zientzia eta Berrikuntza ministroak elkartzen dira Donostian, iragan igandetik asteartera arte. Lehendakariaz gain, gaurko afariaren burua Miguel Sebastián Industria ministroa izan da.

EBko ministroen aurrean, Lehendakariak nabarmendu du euskal gizartearen gaitasuna aldaketek dakartzaten erronketara egokitzeko. "Garaietara egokitzea, eta baliabideak aldaketei aurre egiteko berrerabiltzea, horra hor hiriaren eta euskaldunen marka", azaldu du Lópezek. Lehendakariak Euskadiko lehiakortasuna definitu du, esanez beraren sustraiak "prestakuntza oneko pertsonak, etengabeko berrikuntza eta enpresa-egitura azkar eta eraginkorrak direla"; horri esker, internazionalizazioa hazteko forma naturala bilakatu da. "Horrela da Euskadi gaur egun. Herrialde dinamiko eta modernoa gara", adierazi du Lehendakariak, euskal gizartearen izaera hori itxuratzen duten elementuen multzoa zehaztu aurretik, hots, "industria-sarea, Teknologia eta Berrikuntza Zentroak eta unibertsitateak". Elementu horiek guztiek, batuta, euskal ekonomika "lehiakorra egituratu dute, ongizatea eta aurrerabidea uztartzen dituen gizarte batean".

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria