Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

220.000 euro Hezkuntza Prestakuntza/Berriztapeneko proiektuetarako (2012-05-22(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko maiatzak 22

Agindua, unibertsitateaz kanpoko ikasketak –heziketa-zikloak izan ezik– ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpe ez dauden titulartasun publikoko ikastetxeei dei egiten diena hezkuntzako prestakuntza-eta berrikuntza-proiektuak egin ditzaten, eta 2012-2013 ikasturtean zehar proiektu horiek aurrera ateratzeko diru-laguntzak emateko baldintzak edo betekizunak ezartzen dituena.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko egunez agindu bat onartu du, Hezkuntza Prestakuntza/Berriztapeneko proiektuak egiteko unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuak deitzen dituena eta 2012/2013 ikasturtean aurrera eraman beharreko proiektu horiek egiteko dirulaguntzak jasotzeko baldintzak zehazten dituena.

Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza maila eta mota desberdinak, heziketa-zikloak izan ezik, ematen dituzten itunpeko ikastetxeak, curriculuma eta oinarrizko gaitasunen garapena hobetzeko planak aurkez ditzaten, deitzea eta 2012-2013 ikasturtean aurrera eraman beharreko proiektu horiek gauzatzeko dirulaguntzak jasotzeko baldintzak zehaztea ditu agindu honek, 220.000 euroko zenbateko globalekoak, helburu.


Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan