qrcode

Euskadik guraso bakarreko familiei buruzko lehen dekretua onartu du (Gobernu Kontseilua 2025-12-02)

2025-12-02
  • Urtarrilaren 1etik aurrera eskatu ahal izango den ziurtagiri digital berri bati esker, aurreikuspenen arabera guraso bakarreko 21 mila euskal familia inguruk hainbat administraziotan onurak lortuko dituzte
  • Euskadiko guraso bakarreko familien % 80 emakumeek osatzen dute       

Guraso bakarreko familiak bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzeko zailtasun handienak dituzten familiak dira eta Euskadin sendi horien % 80 emakumeek osatzen dute.

Hainbat hilabetez elkarteen parte hartzea jaso ondoren, Eusko Jaurlaritzak gaur  Guraso Bakarreko Familiei buruzko Dekretu berria onartu du Gobernu Kontseiluan. Araudi horrek ez ditu onurak edo laguntzak arautuko. Dekretuak guraso bakarreko familien eta guraso bakarreko egoeran dauden familien akreditazioa arautuko du, ziurtagiri digital berri baten bidez. Ziurtagiri hori lortu ondoren, familia bakoitzak lor ditzakeen onurak sail, erakunde edo administrazio bakoitzak ezarriko ditu, bere jardun-eremuaren esparruan.

Dekretua 2026ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta egun horretatik aurrera ziurtagiri digitalaren eskaerak online (www.euskadi.eus) edo aurrez aurre egin ahal izango dira Zuzenean Herritarrentzako Zerbitzuan. Edozein zalantza argitzeko, helbide elektroniko hau jarri da eskuragarri: gurasobakarra@euskadi.eus

Dekretuari esker, guraso bakarreko familien errolda bat sortuko da, eta 21.000 eskaera aurreikusten dira. Dekretuak 2 familia mota aitortzen ditu:

  • Guraso bakarreko familiak (guraso bakarra dutenak).
  • Guraso bakarreko egoeran dauden familiak (bi guraso dituzte, baina, dituzten ezaugarriengatik, guraso bakarreko familiekin parekatzen dira). Adibidez, gurasoetako bati esleitutako zaintza eta jagoletza kasuak, gurasoren batek etxea utzi izana, genero-indarkeria...

 

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailaren onurak

  • 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, guraso bakarreko familiek (seme-alaba bat edo gehiago dutenek) kontziliaziorako laguntzak eskatu ahal izango dituzte eta laguntza ekonomikoa % 30 handiagoa izango da.
  • Hazkuntzarako laguntzak eguneratzen direnean (2026ko lehen hiruhilekoa), guraso bakarreko familiak (seme-alaba bat edo gehiago dituztenak) familia ugariekin parekatuko dira (3 seme-alaba edo gehiago dituztenak). Hau da, hileko 200 euroez gain, 100 euro gehiago jasoko dituzte semeak edo alabak 7 urte bete arte.

 

"Dekretua 2025-2030 Familien V. Planaren barruan dago, eta familia-aniztasuna, erantzukidetasuna eta ekintza komunitarioa politika publikoen erdigunean kokatzen ditu. Lehen aldiz, Euskadik legez aitortzen ditu guraso bakarreko familiak, eta ikuspegi komunitario, berdintasunezko eta solidario batetik egiten du. Eskubideen lorpenean aurrerapausoa da, eta Euskadiko familia-politikaren eredu berriaren adibidea: modernoa, inklusiboa eta komunitatean oinarritua ", ziurtatu du Nerea Melgosak, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

 

Bete beharreko baldintzak

Eskaeraren datan eta aitortza indarrean dagoen bitartean familiek honako baldintzak bete beharko dituzte:

Eskatzaileak honako hauek egin behar ditu:

  • Eskabidea aurkezten den unean eta aitorpenak ondorioak dituen bitartean legezko bizileku efektiboa izatea.
  • Euskadin erroldatuta egotea, etenik gabe, eskabidea aurkeztu aurreko hamabi hilabeteetan gutxienez.

 

Seme-alabak honako hauek egin beharko ditu:

  • 21 urtetik beherakoa izatea. Adin muga hori alabak edo semeak 26 urte betetzen dituen egunera arte luzatuko da, lanpostu bat lortzeko ikasketa arautuak egiten ari bada.
  • Adina edozein dela ere, % 33ko desgaitasuna edo handiagoa, mendetasun handia, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia izatea.
  • Gurasoarekin bizitzea eta erroldatuta egotea. Bi urtez (edo hortik behera) ikasketak, lana, tratamendu medikoa, errehabilitazioa edo antzeko beste arrazoi batzuk direla-eta aldi baterako banatuta egoteak ez du bizikidetza hausten.
  • Ekonomikoki gurasoaren mende egotea. Mendekotasun ekonomikoa dagoela ulertuko da, baldin eta seme-alabek ez badute urteko zenbaketan Errenta Anitzen Prezioen Adierazlea (IPREM) baino 2 aldiz diru-sarrera ekonomiko handiagoa lortzen.

 

"Gaur familia-aniztasunaren aitortzan beste urrats bat eman dugu: familia guztiei begiratzen diegu, komunitatea egiterako orduan guzti-guztiek garrantzia dutelako. Bakarrik egon den familia batetik laguntzen duen Euskadira igaro gara. Elkar babesten duen komunitate inklusibo baten alde egiten dugu, non familia bakoitzak amankomuneko proiektuari ekarpena egiten dion" azaldu du Melgosa sailburuak.

4 iruzkin
  • Argazkia smartina
    2025-12-26

    Cada departamento, institución o entidad del gobierno vasco deberá de actuar con celeridad a partir de la entrada en vigor de este decreto para establecer los beneficios que cada familia pueda obtener y no demorarse meses para ello.
    Educación con las matrículas universitarias, con caracter de urgencia, por favor. Gracias

  • Argazkia Suardia
    2025-12-27

    Un familiar mío es madre soltera por inseminación artificial y su hijo cumplió 3 años el 28 de Abril de 2025, estuvo cobrando los 200€ hasta un mes antes de cumplir los 3 años, quisiera saber si la aplicación, de esta ley tiene retroactividad y desde cuando.

  • Argazkia Suardia
    2025-12-27

    Se puede solicitar el certificado de familias monoparentales telemáticamente, y si no se puede ¿en Bizkaia donde se puede solicitar?

  • Argazkia Bea
    Bea
    2025-12-09

    Egun on. Lortu daitezkeen onurak, laguntzak oraindik ez dira famili ugariek dauzkatenen berdinak. Berri honetan esaten danaren arabera, zehazteko daude.
    Digo que los beneficios y ayudas no son las mismas que aplican a las familias numerosas. Segun la noticia, estarían por establecer:
    "Una vez obtenido este certificado los beneficios que cada familia pueda obtener los establecerá cada departamento, institución o entidad en el marco de su propio ámbito de actuación."

    ¿Hay fechas para que departamentos del propio Gobierno Vasco (educación, por ejemplo para la reducción en las matrículas) los establezca?

    Eskerrik asko

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak