Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Euskadiko udalerriek Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailak informazio digitala hedatzeko abian duen politikari probetxua aterako diote (2012-05-22(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko maiatzak 22

Erabakia, Eudel, Euskadiko Udalen Elkartea-Asociación de Municipios Vascos elkarteari zuzeneko diru-laguntza bat emateko, Agenda Digital 2015en barruko Tokiko Agenda Digitalen hedapenari ekiteko.

Gobernu Kontseiluak onartu du EUDELekin hitzarmen bat sinatzea tokiko agenda digitalak hedatzeko.

Euskadiko udalerriek probetxua aterako diote Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak informazio digitala hedatzeko abian jarritako politikari. Gobernu Kontseiluak gaur onartu du EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearekin hitzarmen bat sinatzea Agenda Digitala 2015en baitan tokiko agenda digitalak hedatzeko.

Agenda Digitala 2015 Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak egindako Euskadi Planaren parte da eta asmoa da Euskadi Informazioaren Gizartean sartzeko prozesua azkartzea, euskal gizartearen bizi-kalitatea eta lehiakortasuna hobetzeko.

Eusko Jaurlaritzak, hitzarmen hau dela-eta, 150.000 euro jarriko ditu Euskadin berrikuntzaren sustapenean lanean diharduten pertsona eta erakundeek -besteak beste Tokiko Agenda Digitalak- partekatzen duten estrategian sar ditzan EUDELek Euskadiko udalerriak.

Hedapen-proposamen hori lau mailatako sistema batean egituratzen da: e-enpresa, zerbitzu digital aurreratuak eta azpiegitura teknologikoak eta azken belaunaldiko telekomunikazioen azpiegiturak. Lau ardatz horiei kudeaketa eta sustapeneko beste bat gaineratu zaie, bai eta hemezortzi jarduera-ildo, hogeita hamasei programa eta ehun ekimen ere.

Ekimen honen protagonistak udaletako pertsonak eta herritarrak dira, eta xedea da berrikuntzaren printzipioak udaletan garatzea kultura-aldaketa bat eragiteko, hartara gobernu-modu berriak eta herritarrei zerbitzuak emateko modu berriak sustatzeko. Printzipio horien oinarria da tokiko gobernua gardenagoa eta parte hartzaileagoa izatea eta, aldi berean, balioa sortu eta gizarteari helarazteko gai izatea.

Tokiko Agenda Digitalen garapena sustatzeko, herritarren hurbiltasuna eta enpresa-sarea aprobetxatu nahi dira, toki administrazioen bereizgarri direlako eta Informazioaren Gizarteranzko bidean funtsezko papera dutelako.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan