Berriak Kultura
Eu

Jaurlaritzak 335.000 euro erabiliko ditu kultur jardueretarako (2012-05-22(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko maiatzak 22

Agindua; honen bidez, kultura-arloko jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri, eta 2012rako deialdia egiten da.

Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012an hainbat kultur eremutako jaialdiak, zikloak, lehiaketak, sariketak eta kultur ekintzak antolatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kulturako sailburuaren Agindua onartu du. Horretarako 335.000 euro erabiliko dira.

Kultura Sailak uste du egokia dela, berari dagokion eskumen-esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren jaialdiak, zikloak, lehiaketak, sariketak eta kultur ekintzak antolatzeko bidea bultzatzea, hainbat kultur eremutan horrelako jarduerak antolatzeko diru-laguntzak emanez, batez ere, ikus-entzunezkoetan, antzerkian, dantzan, musikan, ikusizko arteetan eta literaturan. Neurri horri esker, kultur ekoizpena gizarte osoaren eskura jarri nahi da, herritar guztiek kultur adierazpide horiek guztiak goza ditzaten.

Agindu honetan araututako diru-laguntzak jaso ahal izateko, nahitaezkoa izango da pertsona fisiko edo juridikoek, publiko edo pribatuek, Aginduan aipatzen diren kultur eremuetan jarduerak edo programak egitea eta, horretaz gainera, jarduerak Euskadiko lurralde-eremuan gauzatzea, 2012ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, eta jarduerak bideragarriak izatea (hori egiaztatzeko, aurrekontu orekatu bat aurkeztu beharko da).

Diru-laguntza lehiaketa bidez ebatziko dira, alegia, diru-laguntza jasotzeko ezarritako gehienezko muga errespetatuz eta finkatutako irizpideak erabiliz, onuradun kopuru bat hautatuko da, hain zuzen ere, proiektuen kalitatea eta bideragarritasuna ziurtatuko duen kopurua, betiere proiektuen dimentsioari begira.

Agindu honjen babesean emango diren diru-laguntzen kopuru osoa 335.000 euro izango da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan