Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

7.690.000 euroko diru-laguntzen deialdia egin da, landa-eremuak sustatu eta garatzeko (2012-05-22(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko maiatzak 22

Erabakia, 2012ko ekitaldirako laguntza-deialdian araututako laguntza ekonomikoak finantzatzeko 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak (Erein programa) arautzen dituen urriaren 7ko 171/2008 Dekretuaren babesean.

EREIN programaren bidez Euskadiko landa-eremuak sustatu eta garatzeko, 7.690.000 euroko diru-laguntzak bideratzea erabaki du Gobernu Kontseiluak gaur egindako bileran.

Modu horretan, Gobernu Kontseiluak Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren Agindua baimendu du. Agindu horrek "Euskadiko Landa-garapen Jasangarriaren 2007-2013 Programaren" esparruan diru-laguntza horien deialdia egiten du.

Onartu diren 7,6 milioi eurotik gorako dirulaguntza horiek, 5.3 milioi euro Euskal Autonomi Erkidegoko aurrekontuetatik aterako dira eta gainontzekoak FEADER Batasuneko funtsetik.

Honako hauek dira diru-laguntzen xedeak: Euskadiko landa-eremuen garapena sustatzea eta ekonomiarentzat eta landa-eremuko biztanleentzat oinarrizko zerbitzuak hobetu eta sortzeko bidean aurrera egitea; enpresak sortu eta hobetzea; edo landa-ondarea babestea. Horien xedea landa-inguruetako zerbitzuen kalitatea hiri-inguruetakoekin parekatzea da.

Laguntza hauen artean enpresak sortu, hedatu eta modernizatzera bideratutakoak daude; landa-eremuetan enplegua sortzeko diru-laguntzak; eta etxebizitzari bideratutako diru-laguntzak.

Deialdi honetan aurkeztutako proiektuen ebaluazioa egiteko orduan, proiektua kokatzen den ingurunearen landa-izaera maila eta proiektuaren bideragarritasuna eta inguruko sozio-ekonomian duen eragina kontuan hartuko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan