Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Gobernuak 3,7 milioiko diru-laguntza emango du garapen jasangarria sustatuko duten ekintzak burutzeko (2012-05-22(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko maiatzak 22

Agindua, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak ematea arautzen duena.

Gobernu Kontseiluak 3.705.000 euroko kopurua ematea onetsi du gaur egindako bileran, udalek, mankomunitateek, bestelako tokiko erakundeek, erakunde autonomoek eta tokiko izaera duten merkataritza-sozietateek garapen jasangarria bultzatuko duten ekintzak gauza ditzaten.

Modu horretan, Gobernu Kontseiluak Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren Agindua baimendu du. Agindu horren bidez, lurzoru kutsatuei, atmosferari, biodibertsitateari lotutako ekintzak burutzea xede duten diru-laguntzen deialdia egiten da.

Zehazki, gehienez 805.000 euro bideratuko dira lurzoru berreskuratze lanak sustatzeko, alegia, ikerkuntza lanak burutzeko (337.500 euro) eta lurzorua berreskuratzeko (337.500 euro). Halaber, gehienez 1.400.000 euro bideratuko dira airearen kalitatea hobetzea nola negutegi-efektuaren gas-emisioak murriztea sustatuko duten ekintzak burutzeko.

Era berean, Euskadiren biodibertsitate biologikoa mantendu edo hobetzea bultzatzen duten ekintzak sustatzeko 1.500.000 euro bideratuko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan