Berriak Osasuna
qrcode

Osakidetzak egiturazko plantilla handitu du 2.160 lanpostu berri sortuz, kalitatezko enpleguaren aldeko apustuaren ildoan

2025-11-26
  • Horrela, 34.602 profesional izango ditu plantillak, eta aregotze honek erantzuna emango dio zerbitzu berrien sorkuntzari, proiektu estrategikoen hedapenari eta Onkologikoaren integrazioari Osasun Zerbitzu Publikoan
  • Erabakia gaur jakinarazi zaio Mahai Sektorialari; abenduaren 2an onartuko da Osakidetzako Administrazio Kontseiluan, eta abenduaren 16an Gobernu Kontseiluan

Osakidetzak gaur aurkeztu du Mahai Sektorialean plantilla handitzeko espedientea, zeinean 2.160 lanpostu berri sortzea aurreikusten baita.  Neurria abenduaren 2an onartuko da Osakidetzako Administrazio Kontseiluan eta abenduaren 16an Gobernu Kontseiluan. Horri esker, egiturazko plantilla 32.442 profesional izatetik, 34.602 profesional izatera pasatuko da, eta Osakidetza Euskadiko enpresa publikorik handiena dela bermatuko da horrela, baita emakume gehien kontratatzen duen enplegatzailea dela ere.

Plantilla-handitze hau Osasun Sailak eta Osakidetzak enplegu egonkor eta kalitatezkoaren alde eta Euskadiko osasun-sistema publikoari laguntzearen alde egindako apustuaren beste adibide bat da. Hala, zegokion plantillaren analisi kuantitatibo eta kualitatiboa egin ondoren, Osakidetzak lehen urratsa egin du bere zerbitzu-erakundeetan eta Zuzendaritza Nagusian hautemandako premia berriei erantzuna emateko.

Aipatutako analisi horretan, honako hauek hartu dira kontuan: finkatu beharreko lanpostuen beharrak, arlo edo zerbitzu berrien abiatzea, denboran irauteko bokazioa duten programa edo proiektu estrategikoen zabalkuntza, baita Onkologikoa osasun-zentroaren integrazioa ere, Osakidetzan titulartasun publikoko baliabide gisa integratu baita.

Sortutako lanpostu berriak honela banatuko lirateke:

LANBIDE-TALDEA

UNE HONETAN LANGILEAK 

LANGILEAK GUZTIRA

 

A1. Fakultatibo Mediko eta Teknikoak

8.098

8.531

 

A2.   Administrazio eta Kudeaketako Goi-mailako Teknikariak

652

721

 

B1. Diplomadun Sanitarioak

10.163

10.950

 

B2. Erdi-mailako Teknikariak

223

235

 

C1. Teknikari Espezialista Sanitarioak

1.413

1.532

 

C2. Administrazioko Teknikari Espezialistak

608

653

 

C3. Teknikari Espezialista Profesionalak

281

298

 

D1. Teknikari Laguntzaile Sanitarioak

4.664

5.036

 

D2.   Administrazioko Teknikari Laguntzaileak

3.029

3.154

 

D3.   Teknikari Laguntzaile Profesionalak

484

511

 

E1. Langileak – Zeladoreak

2.827

2.981

 

GUZTIRA

32.442

34.602

 
2 iruzkin
  •  erabiltzaile
  • Argazkia SN Robot
    @osakidetzaEJGV
    2025-11-26

    Comentario de X:
    🗓️ La decisión se ha trasladado hoy a Mesa Sectorial y se aprobará el próximo día 2 de diciembre en el Consejo de Administración de Osakidetza y el 16 de diciembre en Consejo de Gobierno

    https://t.co/Daq0TQiOVj

  • Argazkia SN Robot
    @osakidetzaEJGV
    2025-11-26

    Comentario de X:
    🗓️ Erabakia gaur jakinarazi zaio Mahai Sektorialari; abenduaren 2an onartuko da Osakidetzako Administrazio Kontseiluan, eta abenduaren 16an Gobernu Kontseiluan

    https://t.co/QgSQO3WJwo

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak