
Gobernu Kontseiluak behin betiko onartu du Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Plana, 742 ekarpen jaso ondoren. Planak gidatuko du hurrengo hamarkadako estrategia (Gobernu Kontseilua 2025-11-25)
Gobernu Kontseiluak, Susana García Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak proposatuta, behin betiko onartu du, dekretu bidez, Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Plana.
Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Legea garatzeko eta haren helburuak betetzeko tresna nagusia da. Planaren helburua da garraiobideen arteko integrazioan aurrera egitea eta haien efizientzia hobetzea, betiere jasangarritasun-irizpideen arabera eta irisgarritasun unibertsala bermatuta.
Horretarako, epe labur, ertain eta luzerako 122 jarduketa zehatz biltzen ditu, ibilgailu pribatuaren erabilera murriztera begira. Besteak beste, planteatzen du trafikoa mantsotzeko neurriak 25.000 biztanletik gorako tamaina ertaineko udalerrietara ere zabaltzea, hiriburuetako Emisio Txikiko Eremuekin batera —Gasteiz, Bilbo eta Donosti Estatuko legeriaren mende daude—. Horrez gain, 15.000 biztanletik gorako udalerrietan superetxadiak eta trafikoa baretzeko eremuak sortzea planteatzen du. Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren 2026rako aurrekontuetan 250.000 euroko partida jasotzen da, Euskadiko udalerri ertainei mota horretako jarduketen inplementazioa diseinatzen laguntzeko.
Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Plana Eusko Legebiltzarraren azterketa, eztabaida eta ekarpenen mende izan da, baita bi hilabeteko jendaurreko tramitearen mende ere. Tramite horretan, entitate publiko eta pribatuek eta, oro har, herritar guztiek egokitzat jotzen zituzten oharrak eta iradokizunak egin ahal izan dituzte. Horietako 742 jaso dira, osorik edo modu partzialean. Plana joan den urriaren 22an onartu zen behin-behinean, Euskadiko Garraio Agintaritzaren aldeko txostena jaso ostean, eta Gobernu Kontseiluak gaur onartu du behin betiko, ondoren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin.
Hamar urteko indarraldia izango du, eta bost urtera berrikusiko dira planaren helburuak eta gomendioak.
-
2025-11-26
Comentario de X:
El Consejo de Gobierno aprueba definitivamente el Plan de Movilidad Sostenible de Euskadi que, tras sumar 742 aportaciones, guiará la estrategia de la próxima década (Consejo de Gobierno 25-11-2025) - Irekia https://t.co/tQQDYGmeZk -
2025-11-25
Comentario de X:
RT @susanagarc2: ♻️ Euskadi ya se mueve hacia el futuro.


