Berriak Hezkuntza
qrcode

Hezkuntzak atzerriko ikasleengana zabaldu du hizkuntza errefortzua (Gobernu Kontseilua 2025-11-25)

2025-11-25

Eusko Jaurlaritzak hizkuntza indartzeko programak garatzeko dirulaguntzen deialdia arautzen duen agindua onartu du gaur Gobernu Kontseiluan. Hezkuntzako sailburu Begoña Pedrosak proposatuta, Jaurlaritzak 5.508.931 €-ko partida bideratzea onartu du, itunpeko ikastetxeetan hasi berri diren eta euskara edo gaztelania ez jakitearen ondorioz komunikazio-zailtasunak dituzten ikasleek beren ikaskuntzan aurrera egin dezaten. Hizkuntza indartzeko inbertsioa % 55 handitu da aurreko ekitaldiarekin alderatuta.

Hezkuntza Saila, hezkuntza-testuinguru kulturaniztunera egokitzeko beharraz jabetuta, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan aukera-berdintasuna eta aniztasuna lortzea helburu duen hezkuntza-eredua garatzen ari da.

Horretarako, Hezkuntza Sailak ikasle horiek gure hezkuntza-sisteman sartzea erraztu nahi du, ikasle etorkinei ikastetxeetan hezkuntza-arreta emateko laguntzak araututa.

Pedrosa sailburuaren ustez, hezkuntza-sisteman sartzen diren ikasle berrientzako hizkuntza koofizialak indartzea funtsezkoa da “edozein ikaslek, bere abiapuntua edozein dela ere, bere gaitasunak ahalik eta gehien garatu ahal izango dituela bermatzeko, horretarako beharrezkoak diren laguntzak eta baliabideak jasota”. Ildo horretan, Hezkuntza Sailak arreta berezia jartzen du atzerritar jatorriko kolektiboetan, ekitate-irizpideekin, ikasle guztiek beren ikaskuntza-prozesua eta bizi-proiektua garatu ahal izan ditzaten.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak