qrcode

Ibone Bengoetxea lehendakariordeak Sorbonne Unibertsitatean azpimarratu du hizkuntza-aniztasunaren eta elkarrizketaren garrantzia

2025-11-20
  • Etxepare Euskal Institutuaren 15. urteurren ospakizunen baitan, nazioarteko kongresua egiten ari dira egunotan Sorbona eta Sorbonne Nouvelle unibertsitateetan
  • Jorratutako lankidetzari esker, nazioarteko prestigiodun Sorbona Unibertsitatean hizkuntza, artea, pentsamendua eta esperimentazioa uztartuko dituen Euskal ikasketen “Esther Ferrer katedra” abian jarriko du Etxepare Euskal Institutuak

150 bat lagunek hartu dute parte azaroaren 19tik 20ra, Etxepare Euskal Institutuaren 15. urteurren ekitaldien baitan, ‘Hizkuntza gutxituak testuinguru frankofonoan’ Sorbonne eta Sorbonne Nouvelle unibertsitateetan antolatutako nazioarteko kongresuan.

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eman dio hasiera jardunaldi bakoitzari eta bertan azaldu du jardunaldi hauek ez direla soilik akademikoak, baizik eta Euskadi Global ikuspegia islatzen dutela: “Mundura irekitako herria gara, gure hizkuntza eta kultura beste batzuekin sarean jartzen dugu, identitate irekia eta partekatua eraikiz”. Ildo honetan lehendakariordeak azaldu du datorren ikasturtean Sorbona Unibertsitatean Euskal ikasketen “Esther Ferrer katedra” abian jarriko duela Etxepare Euskal Institutuak. “Katedra hau elkarrizketarako eta sorkuntzarako topagune bat izango da. Hizkuntza, artea, pentsamendua eta esperimentazioa uztartuko dituena”, azaldu du.

Informazio gehiago

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak