
Amaia Barredok 2025eko Basque Culinary World Prize saria eman dio Leticia Landari
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Basque Culinary Centerrek asmatu eta bultzatutako 'Basque Culinary World Prize' sariak hamargarren edizioa bete du aurten. Aurten Leticia Landa mexikarrak jaso du saria, bi hamarkada daramatzan 'La Cocina' proiektuaren buru. Proiektu horren bidez, San Frantziskon baztertuta dauden komunitateetako pertsonei laguntzen die, jatetxe-arloan ekintzaile izaten lagunduz.
Amaia Barredo sailburuaren eskutik jaso zuen saria Leticia Landak, eta Landak hogei urte hauetan egindako lanari balioa eman nahi izan zion: "Proiektu sarituak talentu handiko pertsonek osatutako komunitateei lagundu nahi die, aurrera egiteko aukera bat besterik bilatzen ez dutela. Leticia Landaren proiektuari esker, jatetxeen sektorean ekin nahi duten pertsonak beren negozioetako liderrak izatea, errentagarri bihurtzea eta beren hirien bihotzaren parte izatea lortzen dute".
Sari banaketa Basque Culinary Centerren egindako gala batean egin zen. Bertan, sariaren hamargarren urteurrena ere ospatu nahi izan zen, eta aurreko irabazleetako asko bertan izan ziren.
-
2025-11-20
Comentario de X:
✴️ Amaia Barredo sailburuak 2025eko Basque Culinary World Prize saria eman dio Leticia Landari.Leticiaren proiektuari esker, beren negozioetako lider izatea lortzen duten talentu handiko pertsonek osatutako komunitateei aukera bat ematen zaie.
#BCWP
-
2025-11-20
Comentario de X:
✴️La consejera Amaia Barredo entrega a Leticia Landa el Basque Culinary World Prize 2025.El proyecto #LaCocina, liderado por Leticia, ofrece la oportunidad de emprender negocios sostenibles en el sector de la restauración a personas con talento.
#BCWP






