qrcode

OPESCAYAk bost eduki-sortzaileri Hegaluzearen arrantzaren balio gizatiar eta tradizionala hurbildu die

2025-11-18

Gastronomia-sortzaile ospetsuen talde batek esperientzia murgiltzailea bizi izan du gaur Bermeon, Kantauriko Iparraldeko Hegaluzea definitzen duten tradizioa, jasangarritasuna eta bikaintasuna bertatik bertara ezagutzeko. Hegaluze hori OPESCAYA Bizkaiko Baxurako Arrantza Ekoizleen Elkarteko ontziak harrapatu du eskuz.

Jardunaldian zehar, gonbidatuek Bermeoko portuko gune nagusiak — kofradia, lonja, izozte-planta — zeharkatu dituzte, eta, ondoren, Serrats kontserba-enpresa historikora hurbildu dira, Euskadiko espezie enblematikoenetako baten balio gizatiarra, kulturala eta gastronomikoa erakusteko sortutako ibilbide batean.

Parte-hartzaileek ezagutu ahal izan dute OPESCAYAren eguneroko lana, Bizkaiko kofradien ordezkari eta arrantza-tresna tradizionalen defendatzaile gisa; Iparraldeko hegaluzea "banan-banan" harrapatzea, selektibitatearen, iraunkortasunaren eta kalitatearen ikurra; neskatilen funtsezko zeregina, belaunaldiz belaunaldi transmititutako ezagutzaren zaindari; eta produktuaren trazabilitatea eta eraldaketa Bermeoko kontserba-fabriketan.

Ixone Soroak, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak, parte hartu zuen ekitaldi instituzional laburrean, Eusko Jaurlaritzak arrantza jasangarriarekin, arte tradizionalen zaintzarekin eta Kantauri jatorriko produktuak sustatzearen garrantziarekin duen konpromisoa nabarmendu zuen. Zuzendariak edukien sortzaileen bisita eskertu zuen, haiengan konfiantza jarriz Hegaluzea sare sozialen bidez balioan jartzeko, batez ere belaunaldi berriei.

Hurrengo gastronomia-sortzailek parte hartu dute: Isabel Sorribas, Clara Martínez, Iñaki Tejedor, Maxi AJ eta Iñaki Ibaibarriaga. 

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-11-18

    Comentario de X:
    📸🐟 Un grupo de reconocidos creadores gastronómicos ha vivido en Bermeo una experiencia inmersiva para conocer la tradición, la sostenibilidad y la excelencia del Bonito del Norte del Cantábrico, capturado artesanalmente por la flota de @opescaya.

    🔗 https://t.co/sTDU7zlAWC https://t.co/Maw2Nkp09M

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-11-18

    Comentario de X:
    📸🐟 Gastronomia eduki-sortzaile ospetsuen talde batek esperientzia murgiltzailea bizi izan du Bermeon, Kantauri Iparraldeko hegaluzearen tradizioa, iraunkortasuna eta bikaintasuna bertatik bertara ezagutzeko.

    @OPESCAYA

    🔗 https://t.co/ncwtUOSOfm https://t.co/SCD3fRFdq7

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak