Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Gobernu Irekiaren arloko aditurik onenak bildu ditu EHUren udako ikastaro batean

2012.eko maiatzak 21

 

Lehendakariak Open Knowledge Foundation-eko, Access Info Europe-ko eta Civio Fundazioko ordezkariak nahiz komunikazioaren munduko eta legeen esparruko adituak eta akademikoak barne hartzen dituen programa bati hasiera emateko hitzaldia eskainiko du

Gobernu Irekiaren nozioak, teknologia berrien eskutik iristen zaizkigun aukera amaigabeekin lotuta, zentzu osoa izango du datozen urteetan. Gobernuan jarduteko modu berritzaile honek hiru oinarri ditu —gardentasuna, partaidetza eta lankidetza—, eta eslogan huts izateari utzi dio, milurteko berriak behar duen herri-administrazioa diseinatzeko eta ulertzeko klabeetako bat bihurtu baita. Eusko Jaurlaritza 2009an zuzenean hasi zen lanean aldaketa hori lortzeko, eta urte hauetan eskarmentu garrantzitsu esportagarria eta oso interesgarria lortu du, bai esparru akademikorako, bai eremu horretara sartzera animatzen ari diren beste gobernu batzuentzat. Hori dela eta, Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritzak Espainian gai honi buruz egingo den lehenengo ikastaroa antolatuko du, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen barruan, uztailaren 11n, 12an eta 13an, Donostiako Miramar Jauregian. Patxi López lehendakariak egingo du ikastaroari hasiera emango dion hitzaldia.

 

Egitaraua ikuspuntu praktikotik prestatu da, eta gardentasunaren eta irekitzearen balioak nazioartean (Open Knowledge Foundation) nahiz estatu-mailan (Access Info Europe, Civio Fundazioa) ezagutzera ematen laguntzen ari diren erakundeen ordezkariak barne hartzen ditu.

Ikastaro horretaz gain, uztailaren 9an eta 10ean Open Datari eta datuen kazetaritzari buruzko ikastaro bat eskainiko da. Espainiako aditurik garrantzitsuenetako batzuek eskainiko dute: Mar Cabra, David Cabo (biak dira Civio Fundaziokoak; Fundazio horrek ¿Dónde van mis impuestos? eta Tu derecho a saber sustatu ditu), Sergio Álvarez (Vizzuality) eta Imanol Argüeso (Open Data Euskadi).

"Lankiderik onenen partaidetza izan nahi izan dugu, ikasi dugun guztia ezagutzera eman nahi dugulako eta Gobernu Irekiaren ideia Euskadin nahiz Espainian, Europan eta mundu osoan errotzen lagundu nahi dugulako; izan ere, litekeena da aurrean ditugun milaka aldaketetara egokitzeko dugun tresnarik sendoena izatea”, azaldu du Nagore de los Ríosek, Gobernu Irekiaren eta Interneteko Komunikazioaren zuzendari eta ikastaroaren arduradunak.

 

Programaren helburuak honakoak dira:

 

  • Bertaratuei aldaketaren neurria ulertzeko klabeak azaltzea.
  • Sustatzaileen eskutik ezagutzea Euskadiko Open Government-en ereduaren esperientzia eta arrakasta izateko gainditu behar izan ziren erronka nagusiak.
  • Open Government programa bat zerotik sortzeko beharrezkoak diren ezagutza praktikoak eskaintzea.
  • Hurbiletik aztertzea hiru oinarrietako bakoitzean —gardentasuna, lankidetza eta partaidetza— martxan jarri diren ekimenen adibide zehatzak.
  • Legeekin lotutako gaiei, gai teknikoei eta politikoei buruzko oinarrizko ezagutzak transmititzea.
  • Open Governmentaren inguruko diskurtso politiko erakargarria sortzeko tresnak ematea.
  • Hainbat protagonistaren eta adituren ikuspuntuak entzutea diziplina anitzeko ikuspuntu batetik.
  • Bertaratuek 2.0 ekosistema demokratiko berriaren, azaleratzen ari diren eragileen (ekonomia digitala, gizarte zibila, komunikabideak, etab.) eta hurbiletik jarraitu beharreko joeren gaineko ikuspegia izatea lortzea.

Industria, berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sarial bultzatutako Euskadi 2015 Agenda Digitala ekimenaren barne dago proiektu hau.

 

Ikastaroaren matrikularen prezioa: maiatzaren 31 arte: 75 €. Ekainaren 1etik aurrera: 90 €. Balio akademikoa: 30 ordu.

Tailerraren matrikularen prezioa: maiatzaren 31 arte: 55 €. Ekainaren 1etik aurrera: 66 €. Balio akademikoa: 20 ordu.

 

Ikastaroaren egitaraua

 

Uztailaren 11

 

9.15  Inaugurazio-hitzaldia. Patxi López. Lehendakaria. Gasteiz.

10.45 "Lidergo partekatuak, politika zaindua". Antoni Gutiérrez-Rubí. Ideograma. Bartzelona.

12.15 "Gardentasuna, adibide praktikoak". Victoria Anderica. Access Info Europe. Madril.

16.30 "Irekia, Beta Jarraituan dagoen administrazioa: azkarra, malgua eta harkorra". Nagore de los Ríos. Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako zuzendaria. Gasteiz.

18.00 "Open Dataren munduko panorama, iraultza isilaren gakoak". Marc Garriga. Aholkularia. Bartzelona.

 

Uztailaren 12a

 

9.15 "Komuntasuna, askatasuna, irekitasuna eta paradigma-aldaketa P2P harreman zein ekoizpen ereduetarantz". Ricardo Amasté. Goteo. Bilbo

10.45 "Herritarren partaidetza, LUDO eredua". Alberto Ortíz de Zárate. Herritarrei Arreta Emateko eta Open Data Euskadiko Zuzendaria. Gasteiz.

12.15 "Gobernu irekia eta eten digitala". Ismael Peña-López. Universitat Oberta de Catalunya. Bartzelona.

16.30 "XXI. mendeko administrazioaren erronkak". Jordi Graells. Xarxa de Innovació Pública. Bartzelona.

18.00 "Sofware askea eta Gobernu Irekiari lotutako bestelako lege gaiak". Jorge Campanillas. Iurismática Abogados. Donostia.

 

Uztailaren 13a

 

9.15 "2.0 partaidetza adibideak nazioartean". Friedrich Lindenberg. Open Knowledge Foundation. Berlin

10.45 "Nola osatu diskurtso politiko erakargarri bat Opern Government erabiliz". Álvaro V. Ramírez Alujas. Instituto Ortega y Gasset, Madril

12.15 "Identitate digitala". Alfonso Alcántara. Cocha eta 2.0 enplegu-aholkularia. Sevilla.

16.30 "Ziberaktibistak, nor dira eta zer nahi dute?". Juan Zafra. Komunikazio-aholkularia eta Carlos III unibertsitateko kazetaritzako irakaslea. Madril.

18.00 "Entzute aktiboa, definizioa eta tresnak". Carlos Guadián. Autoritas Consulting. Bartzelona

 

Matrikula, ostatua eta informazio gehiago eskatzeko, kontsultatu EHUren Udako Ikastaroen web orria.

 

52 iruzkin
  • @alberti_co
    2012.eko maiatzak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Nagodelos: Y también haremos un taller de periodismo de datos en julio en la UPV (SS) con los mejores expertos. http://t.co/1ajbq6p6

  • @alberti_co
    2012.eko maiatzak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Nagodelos: El Gobierno Vasco reune a los mejores expertos sobre Gobierno Abierto en un Curso de Verano de la UPV http://t.co/1ajbq6p6

  • @smacazaga
    2012.eko maiatzak 23

    Comentario de Twitter:
    Los mejores expertos sobre Gobierno Abierto, en un Curso de Verano de la UPV http://t.co/q4y3xT0u

  • @ecapfri
    2012.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    Muy interesante!! @governobert: Los mejores expertos sobre #GobiernoAbierto en Curso de Verano de la UPV http://t.co/Zy2MggNx #opengov #ogov

  • @opengovernment2
    2012.eko maiatzak 22
  • @jnmazon
    2012.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @governobert: Los mejores expertos sobre #GobiernoAbierto en un Curso de Verano de la UPV http://t.co/hs161GDO #opengov #ogov

  • @governobert
    2012.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    Los mejores expertos sobre #GobiernoAbierto en un Curso de Verano de la UPV http://t.co/hs161GDO #opengov #ogov

  • @antonigr
    2012.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    Encantado d participar. Gracias! RT@Nagodelos: El Gobierno Vasco reune expertos sb Gob. Abierto en un Curso de la UPV http://t.co/i2MSg4Gz

  • @alepirani
    2012.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    bella opportunità RT @balapiaka: El Gobierno Vasco reune a los mejores expertos sobre Gobierno Abierto http://t.co/N7AeVPvs #in

  • @jabojorquez
    2012.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @redmatriz: ✔Nadie es profeta en su tierra! Mi próxima participación en curso sobre #GobiernoAbierto en UPV http://t.co/31oGVmDF ☞ #openGov #oGov [RT]

  • @HomedesMarc
    2012.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    @Nagodelos Gobierno Vasco reune los mejores expertos sobre Gobierno Abierto en Curso de Verano d la UPV http://t.co/nJKuUbKL @jordigraells

  • @redmatriz
    2012.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Nagodelos: El Gobierno Vasco reune a los mejores expertos sobre Gobierno Abierto en un Curso de Verano de la UPV http://t.co/1ajbq6p6

  • @adiazmendez
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    “@balapiaka: #in RT @nagodelos: Gobierno Vasco reune a mejores expertos sobre Gobierno Abierto en un Curso de Verano http://t.co/7S7HQmTE

  • @Dasopo
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @iurismatica: Los mejores expertos sobre Gobierno Abierto en un Curso de Verano de la UPV http://t.co/hg9SPqB4

  • @politegia
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Nagodelos: Curso de Verano de #ogov en SS con los mejores expertos http://t.co/1ajbq6p6

  • @redmatriz
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    ✔Nadie es profeta en su tierra! Mi próxima participación en curso sobre #GobiernoAbierto en UPV http://t.co/31oGVmDF ☞ #openGov #oGov [RT]

  • @jcampanillas
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @iurismatica: Los mejores expertos sobre Gobierno Abierto en un Curso de Verano de la UPV http://t.co/hg9SPqB4

  • @iurismatica
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    Los mejores expertos sobre Gobierno Abierto en un Curso de Verano de la UPV http://t.co/hg9SPqB4

  • @BinarySftw
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno Vasco reúne a los mejores expertos sobre Gobierno Abierto en un Curso de Verano de la UPV. http://t.co/jkcOwYLU

  • @nandahdr
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Nagodelos: El Gobierno Vasco reune a los mejores expertos sobre Gobierno Abierto en un Curso de Verano de la UPV http://t.co/1ajbq6p6

  • @vali_vali_
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Nagodelos: El Gobierno Vasco reune a los mejores expertos sobre Gobierno Abierto en un Curso de Verano de la UPV http://t.co/1ajbq6p6

  • @manyez
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: Curso de Verano de #ogov en SS con los mejores expertos http://t.co/ejcRtDnb via @Nagodelos

  • @jotacelada
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Nagodelos: Curso de Verano de #ogov en SS con los mejores expertos http://t.co/1ajbq6p6

  • @PIPEJGV
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    Curso de Verano de #ogov en SS con los mejores expertos http://t.co/aTFunVgy via @Nagodelos

  • @jjmerelo
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @ictlogist: Estaré en el Curso de Verano de la UPV sobre Gobierno Abierto con un montón de gente interesante http://t.co/TVrtE8PG #ogov #irekia

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)