Berriak Osasuna
qrcode

Osakidetzak osasun-zentroetako psikologoen kontratazio-zerrenda irekiko du bihar, herritarren nahasmendu emozional arinak artatzeko

2025-11-18
  • Profil berri hori Lehen Mailako Arretan hedatzeak Euskadiko 15 osasun-zentrori emango die estaldura, arreta arinagoa eta hurbilagoa eskaintzen duen proiektu pilotu batean
  • Hautagaiek, Psikologiako Gradua edukitzeaz gain, Osasun Psikologia Orokorreko master bat egin behar izango dute

Osakidetzak osasun-zentroetan sartuko diren Psikologiako profesionalen kontratazio-zerrenda irekiko du bihar, asteazkena, azaroak 19. Horren bitartez, herritarren artean nahasmendu edo ondoez emozionalak hobeto lantzea lortu nahi da, hala nola insomnioa, antsietatea edo depresio arina. Horrekin batera, beste xede bat da ahalik eta talde gertuenetatik egitea, hala nola Lehen Mailako Arretako sareak eskaintzen dituenetatik. Hautagaiek bihartik abenduaren 3ra arte eman dezakete izena aldi baterako kontratazio-zerrendetan, esteka honen bitartez.

Neurri horren arabera, psikologo sanitarioak kontratatuko dira, Euskadiko Osasun Itunaren ildo estrategikoetako baten esparruan, osasun emozionalari lotutako nahasmenduengatiko asistentzia-eskaerari erantzuteko. Profesional hori izango da pazienteen ongizate emozionalaren erreferentea Lehen Mailako Arretan, eta modu mailakatuan jardungo du Familiako Medikuntzako profesionalaren (hurak deribatuko baitu pazientea psikologoarengana) eta arreta espezializatuaren artean, zeina ospitalez kanpoko Osasun Mentaleko zentroetan ematen baita, kasu konplexuagoak artatzeko. Plaza horiek eskuratu ahal izateko (9, guztira), Psikologiako titulua izateaz gain, Osasun Psikologia Orokorreko masterra eduki beharko da. 

Proiektu pilotua 15 osasun-zentrotan

Lehen adierazi den gisa, Lehen Mailako Arretako psikologoek eguneroko bizitzan eragina duten nahasmendu arinak edo ondoez emozionalak artatuko dituzte, hala nola antsietatea, depresioa edo insomnioa. Horretarako, esku-hartzea egingo dute, arazo horiei aurre egiteko trebetasunak lantzeko. Pilotaje gisa 15 osasun-zentrori emango die estaldura: 5 Gipuzkoan (Altza, Pasai San Pedro, Beasain, Irun-Dunboa, Hondarribia); 2 Araban (Lakuabizkarra, Salburua) eta 8 Bizkaian (Errepelega, Castaños, Otxoarkoaga, Rekalde, Solokoetxe, Gernikaldea, Basauri-Kareaga eta Basauri-Ariz).

Horrela, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak lehen urratsa eman dute ondoez emozionala duten pertsonak modu arinagoan eta eskuragarriagoan tratatzeko, arreta psikologikoa beren erreferentziazko osasun-zentroan bertan aurkituko baitute, mugitu beharrik gabe.

10 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @SedanoCalleja
    2025-12-17

    Comentario de X:
    RT @amordemare3: No queremos psicólogos/as sin PIR!! No a la atención sanitaria no especializada @osakidetzaEJGV https://t.co/YljFePuHCz

  • Argazkia Marimar
    2025-11-23

    ¿Soy psicóloga clínica y doctorada por la EHU, y no me puedo presentar porque no tengo este máster? Non dago azalpena? non dago azalpena? Ez dut inoiz ikusi behetik tope bat jartzea eta gehiago baldin baduzu kanpoan geratzea. Ez dut uste egia denik!

  • Argazkia Kamiltxo
    2025-11-19

    Osakidetzak ez lituzke kontratatu beharko PIR ez duten Psikologoak. Zertarako prestatzen da jendea PIR eginez ez badituzte aintzat hartu behar??? Osakidetzak ez ditu errespetatzen Espezialitatea egin duten ez psikologoak, ez erizainak. Ez dituzte zerrenda espezifikoak sortzen espezialitatea duten profesionalekin eta ez dute eskatzen espezialitatea izatea lanpostu zehatzak betetzeko. Zertarako egiten dute EIR, PIR deialdia urtero, ez badituzte aintzat hartu behar. Azterketa horiek prestatzeko esfortzu handia egiten da, plaza gutxi izaten baitira eta tamalez ez dituzte aintzat hartzen. Osakidetza, espezialitateak aintzat hartu behingoz.

  • Argazkia Kamiltxo
    2025-11-20

    Ez ditugu nahi PIR egin ez duten Psikologoak. Ezta ere EIR egin ez duten erizainak.

  • Argazkia Kamiltxo
    2025-11-20

    Osakidetzak kontratatu behar ditu PIR egin duten Psikologoak. Ezin da onartu prestatzea espezialitate batean eta zerrendetan lehentasunik ez izatea.

  • Argazkia B
    B
    2025-11-19

    Me parece una vergüenza que algunas psicólogas y psicólogos nos pasemos años preparando una oposición como el Pir con tan pocas plazas para que de repente el mismo sistema de salud nos salte por encima y además nos deje fuera. Porque además tienes que tener el máster general sanitario, que la mayoría de nosotras no lo tenemos por estar principalmente enfocadas en conseguir una plaza de residente.
    La palabra 'injusta' se queda corta.

  • Argazkia SN Robot
    @admtvoscoles
    2025-11-19

    Comentario de X:
    Osakidetza abre mañana la lista de contratación de psicológos y psicólogas en centros de salud para tratar trastornos emocionales leves en la ciudadanía

    https://t.co/NTdUrYa4ex

  • Argazkia SN Robot
    @amordemare3
    2025-11-18

    Comentario de X:
    No queremos psicólogos/as sin PIR!! No a la atención sanitaria no especializada @osakidetzaEJGV https://t.co/YljFePuHCz

  • Argazkia SN Robot
    @osakidetzaEJGV
    2025-11-18

    Comentario de X:
    🔵 Osakidetza abre mañana la lista de contratación de psicológos y psicólogas en centros de salud para tratar trastornos emocionales leves en la ciudadanía

    https://t.co/ign2gH2R9s https://t.co/37N8C1pmSy

  • Argazkia SN Robot
    @osakidetzaEJGV
    2025-11-18

    Comentario de X:
    🔵 Osakidetzak osasun-zentroetako psikologoen kontratazio-zerrenda irekiko du bihar, herritarren nahasmendu emozional arinak artatzeko

    👩🏻‍⚕️ Hautagaiek, Psikologiako Gradua edukitzeaz gain, Osasun Psikologia Orokorreko master bat egin behar izango dute

    https://t.co/Z6N19Cfkjc https://t.co/k0W6ETubkw

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak