Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Bizikleten mailegua bertan behera utzi du Gasteizko alkateak, Eusko Jaurlaritzak laguntzetan emandako 839.000€ erabiltzeko aukera izanda ere

2012.eko maiatzak 22

 

 

EEEk eta Ingurumen Sailak 839.000-ko laguntzak dituzte esleituta proiektu horretarako (239.000 EEErenak eta 600.000 Ingurumen Sailarenak), eta Udala ez da oraindik horiek jasotzera joan.

 

Alkateak Eusko Jaurlaritzaren aurka esandakoak faltsukerietan oinarritzen dira eta Gasteizko herritarrei egingo die kalte hark harturiko erabakiak

 

Gasteizko alkate Javier Marotok adierazpen batzuk egin ditu gaur bizikletak mailegatzeko zerbitzu bat ezartzeko proiektuan Eusko Jaurlaritzarekin Udalak duen lankidetzari buruz, horretako 5,9 milioi euroko aurreikusitako inbertsio globala duela, eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak honako hau argitu behar du horren inguruan:

 

Sailak, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) bidez, betiere adierazi du proiektu horretan eta mugikortasun iraunkor baten aldeko apustua egitea ahalbidetzen duten Euskadin abiarazten diren neurri guztietan duen interesa.

 

EEEk hainbat laguntza-linea abiarazi ditu administrazio publikoentzat azken urteetan eta horretan jarraituko du datozen urteetan ere, energia aurrezteko eta efizientea izateko neurriak har ditzaten, energia berriztagarrien eta mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua eginda.

 

Laguntza-linea horien barruan, Gasteizko Udalak aurkeztu zuen jada bere eskaera iaz (2011ko azaroaren 25ean) bizikletak mailegatzeko bere proiekturako diru-laguntza bat lortzeko. EEEk, eskera aztertu ondoren, 239.000€-ko laguntza eman zion, eta orduz geroztik zain dago Udalak diru-kopuru hori noiz jasoko, aldez aurretik dagozkion inbertsio-egiaztagiriak aurkeztuta. Eskaera horretan, Gasteizko Udalak onartu zuen beste bi laguntza ere eman zizkiotela, bakoitza 300.000€-koa, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak emandakoak biak ere, proiektu bera finantzatzeko, baina orain arte ezin izan dituela egikaritu, ez baititu hasi proiektuari loturiko erosketak.

 

Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak "Gasteizi laguntza kendu" diola esatea faltsua izateaz gain errealitatearekin inola ere uztartzen ez den biktimismoarekin jardutea ere bada. Eusko Jaurlaritzak sentitzen du Udalak proiektua bertan behera uztea, zerbitzu interesgarria kentzen baitzaie Gasteizko herritarrei eta orbana delako Green Capital gisa hiriak duen izen onean, aurreko korporazioek hiri iraunkorrago bat lortzeko eginiko ahaleginari esker lorturiko tituluari gagozkiola.

 

Alkateak bere erabakia aldatuko duela pentsatu nahi du Jaurlaritzak, eta gogorarazten dio gaur arte emandako 839.000€-ko kopuruaz gain EEEk laster argitaratuko dituen 2012ko laguntza-lineetara berriz bildu ahalko dela.

 

Udalak diru-laguntza horietara aurkezteari uko egiten badio, Eusko Jaurlaritzaren laguntzei esker milioi bat euro baino gehiagoko diru-kopurua ere lortzeko aukerari uko egingo dio. Eta Maroto alkatea buru duen korporazioak soil-soilik hartu beharko du bere gain erantzukizun hori.

 

Jaurlaritzak berriz ere azpimarratu nahi du proiektuarekin duen konpromisoa egiaztagarria dela eta prest duela jada diru-kopuru jakin bat Udalak balia dezan. Proiektua laguntza publikoko programen bidez babesteko formula funts publikoen kargurako laguntzak emateko edozein Administrazioren jarduna arautu behar duten publikotasun-, lehia- eta objektibotasun-printzipioei hobekien erantzuten dien formula da.

 

EEEren Kontseiluak babes-hitzarmen bat sinatzeko aukera ez onartzea erabaki zuen maiatzaren 9an, hitzarmenaren arabera EEEk 950.000€-ko ekarpena egin behar baitzuen Gasteizko Udalaren "4. belaunaldiko bizikletak mailegatzeko sistema" finantzatzeko. Kontseiluaren iritziz, horrelako hitzarmenen berezitasuna eta bertan bilduriko diru-kopuru handia ez ziren formula egokiena horrelako proiektuei babes ekonomikoa emateko. EEEren Kontseiluak modu positiboan balioetsi zuen Gasteizko Udalaren bizikletak mailegatzeko proiektua, eta zuzendari nagusiari agindu zion EEEk ekimen horri eman beharreko babes ekonomikoak energia aurrezteko eta efizientziaz erabiltzeko esparruan proiektu eta jardunetarako urtero argitaratzen dituen laguntza horiekin bideratzeko. Kontseilariek beren erabakiak hartzeko kontuan izan zituzten Green Capitalerako sinaturiko horrelako hitzarmenen erreferentziarik eza eta babes-hitzarmenen "ahulezia juridikoa" zenbateko ekonomiko horren handiko proiektuak finantzatzeko, betiere lehen adierazitako publikotasun-, lehia- eta objektibotasun-printzipioen pean.

 

 

 

 

2 iruzkin
  • 2012.eko maiatzak 22

    Cuando el dinero sale por la puerta, el amor salta por la ventana. Más soluciones y menos pataletas. Para los unos y los otros.

  • @Trintxe
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    Polemica GV-Ayto Gasteiz con las bicis. Opiniones de unos y otros en: http://t.co/KsSbA2Fm y http://t.co/KEwVcuiN vía @vitoriagasteiz

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan