Berriak Hezkuntza
qrcode

Bigarren Hezkuntzako ikasleek ingelesa, frantsesa eta alemana ikasteko atzerriko egonaldietarako bekei eutsi die Hezkuntza Sailak (Gobernu Kontseilua 2025-11-18)

2025-11-18
  • Hezkuntza Sailak milioi bat euro baino gehiago bideratzen ditu hizkuntzak ikastea bultzatu nahi duten ikastaro horietara, atzerriko egonaldien eta ikasleen ibilbidea aberasten duten esperientzien bidez

Hezkuntza Sailak 536 plazarako deialdia egin du 2026ko udarako, Alemanian, Frantzian, Irlandan eta Erresuma Batuan hizkuntza-ikastaroak eta egonaldiak egiteko, DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleentzat. Bi asteko egonaldiak izango dira, eta Sailak 1.033.571 euro bideratuko ditu horretarako. Egonaldi horien deialdiaren agindua Gobernu Kontseiluaren azken bileran onetsi da, azaroaren 18an, asteartea.

Plazen banaketa ikasle eskatzaileen hezkuntza-mailak (DBH edo Batxilergoa) eta horien familien egoera ekonomikoa (1. eta 2. tarteak) kontuan hartuta egiten da. Beraz, 532 plaza horiek lau herrialdetan banatzen dira, honela:

 

 

1. tartea

2. tartea

 

Herrialdea eta hizkuntza

DBHko 3. eta 4. mailak eta Batxilergoko 1. maila

Batxilergoko 2. maila

DBHko 3. eta 4. mailak eta Batxilergoko 1. maila

Batxilergoko 2. maila

 Plazak, guztira

 

 

 

DBHko 3. eta 4. mailak

Batxilergoko 1. maila

 

DBHko 3. eta 4. mailak

Batxilergoko 1. maila

 

 

1.– Ingelesa Irlandan

87

34

32

26

10

9

198

2.– Ingelesa Erresuma Batuan

113

43

41

38

15

14

264 (+ 4*)

3.– Frantsesa Frantzian

17

7

6

12

4

4

50

4.– Alemana Alemanian

6

2

2

6

2

2

20

Plazak, guztira

390

142

532(536)

 

Interesdunek Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak: https://www.euskadi.eus/servicios/0098508

 

3 iruzkin
  • Argazkia Naiara
    2025-12-02

    Lotura ez dator bat berriarekin. 2025eko udari dagokion lotura da. Eguneratzerik? Eskerrik asko

  • Argazkia Naiara
    2025-12-02

    Lotura ez dator bat berriarekin. Jarri mesedez 2026ko udari dagokiona. Eskerrik asko

  • Argazkia Juan_Dávila
    2025-11-26

    Buenas tardes;

    En enlace para las personas interesadas te lleva a la información del verano pasado (2025). ¿Sería posible acceder a la información para el verano de 2026 y acceder a información complementaria sobre los tramos y vacantes?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak