Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariaren arabera, "heziketa gure herri-inbertsio handia da"

2012.eko maiatzak 22

Patxi Lópezek gaur arratsaldean Bilboko Euskalduna Jauregian 2015eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana (ZTBP) aurkeztu du. Bertan adierazi duenez, Euskadi Ereduak "hazkuntzaren alde egiten du apustu, eta hori bermatzeko bide bakarra berrikuntza da"

“Duela bi urte Jaurlaritzatik Euskadi Talentuaren Metropoli bihurtzeko helburua ezarri genuen. Eta 2015 ZTBP nahi horren adierazpenik onena da”. Ideia hori izan du abiapuntu Patxi López lehendakariaren hitzaldiak. Eusko Jaurlaritzak 2015 ZTBP onartu zuen Euskadin hazkuntza ekonomikoa, lana eta ongizatea biziberritzeko helburu nagusiarekin

Planak datozen lau urteetan I+Gan BPGaren %3 inbertitzea aurreikusten du, hau da, 9.000 milioi euro inguru bideratzea, eta 2015era arte Eusko Jaurlaritzak egungo ongizate eta kalitate mailak bermatzeko eta hobetzeko funtsezkotzat jotzen diren arlo batzuetan gauzatuko duen ekintza planifikatu nahi du, zientzian, teknologian eta berrikuntzan oinarritutako hazkuntza-eredu berri bat sustatuz. Orain arte egindako ahaleginari esker, Euskadin I+Gan egin den inbertsioa BPGaren %2koa da.

Lehendakariaz gain, plan honen barruko arloen eta eragileen ordezkaritza batek ekitaldian parte hartu du, baita Lehendakaritzaren idazkari nagusi Manu Salinerok ere.

Lehenago, lehendakariak Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Urteroko Asanbladan esku hartu du, agentzia horretan. Bertan, agentziaren Ohorezko Presidente izendatu dute.

4 iruzkin
  • @osvalbuena
    2012.eko maiatzak 23

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari afirma que "la educacion es nuestra gran inversion de pais" http://t.co/iTQses6B #ModeloEuskadi #Educación

  • @alexbondie
    2012.eko maiatzak 23

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari afirma que "la educacion es nuestra gran inversion de pais" http://t.co/qt32F5bQ

  • @MarioAzofra
    2012.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Lehendakari afirma que "la educación es nuestra gran inversión de país". http://t.co/dJLf5paQ

  • @txabito
    2012.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Lehendakari afirma que "la educación es nuestra gran inversión de país". http://t.co/dJLf5paQ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)