qrcode

Ubarretxenak abiadura eta konfiantza aldarrikatzen ditu sektore publikoaren eraldaketa digitala gidatzeko

2025-11-17

Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren sailburuak Expansión egunkariak antolatutako "Adimen artifiziala eta teknologia berriak" foroan parte hartu du gaur Madrilen. Ekitaldi honen helburua da aztertzea nola ari den AA ekonomia, kudeaketa publikoa eta gizartea eraldatzen.

Sailburuak azpimarratu du garrantzitsua dela Euskadik autonomia estrategiko sendoa izatea, administrazio-prozesuetan aurrera egiteko eta herritarrek euskal erakundeetan duten konfiantza indartzeko. “Abiadura eta konfiantza dira zerbitzu publikoak arinagoak, efizienteagoak eta gardenagoak izateko bi premisak, teknologia berrien erabilera arduratsuan oinarrituak, hala nola adimen artifiziala, herritarren eta administrazioaren arteko harremana hobetzeko”.

Ubarretxenak "AA sektore publikoan ezartzeko inpaktua eta aukerak" izeneko mahai-inguruan parte hartu du, Errioxako Gobernuko edo Madrilgo eta Gaztela-Mantxako ordezkariekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak