Berriak Lehendakaritza

Bizikidetasun demokratikoa sustatzeko eta indarkeria deslegitimatzeko aholku batzordearen bilera

2012.eko maiatzak 21

Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko Planaren Aholku Batzordea bildu da gaur Lehendakaritzan, Jose Ramón Recalde buru delarik. Bileran, Jesus Loza Bizikidetzarako ordezkariak bere burua aurkeztu die batzordekideei, dituen egitekoak eta lanerako plana zehaztu dizkie eta Batzordearen aginduetara geratu da.

Bestalde, Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko Planaren (2012-2011) azken ebaluazioa aurkeztu da; Batzordearen hurrengo bileran aztertuko dute ebaluazio hori. Batzordeak, halaber, urteroko memoria eta urte amaiera arteko lan-plana onartu ditu. Bi lan talde eratuko dira: bata, bizikidetzarako oinarriei buruzkoa; eta bestea, erakundeen artean bizikidetzarako politikei ekiteko metodologiari buruzkoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Jesús Loza