Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna eta Europako LIFE programaren 20. urteurrena

2012.eko maiatzak 21

Maiatzaren 22an Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak zenbait ekitaldi egingo ditu Plaiaundiko Ekoetxean (Txingudi) Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna eta ingurumenaren eremua finantziatzeko Europako LIFE programaren 20. urteurrena ospatzeko.

Biodibertsitateak - lurreko bizitzaren aniztasunak - bizitzeko egoki eta eder bihurtzen du gure planeta. Gutako askok plazerrerako, inspiraziorako eta aisiarako iturritzat jotzen dugu natura. Gainera, horren beharra dugu elikagaiak, energia, lehengaiak, airea eta ura lortzeko, hau da, bizitza ezagutzun dugun bezala posible egiteko eta gure ekonomiak mugitzeko gauzak lortzeko. Eta natura ordezkaezina den arren, askotan bermatutzat jotzen dugu.

Natura sistema askok beren funtzionamenduan eragina duten presioak pairatzen dituzte. Asko, gainera, hondatzear daude. Biodibertsitatearen desagerpena, guk halaxe deitzen baitiogu fenomeno horri, nonahikoa da.

2012an Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmenak itsasoko bioaniztasunean jarri du arreta. 2000etik 2010era bitartean 80 herri baino gehiagoko 2.700 zientzilarik ahalegin itzela egin dute itsasoan zenbateko bizitza dagoen ikertzeko. Horien azken txostenean zientzilariek ondorioztatu zuten itsasoan bizi diren espezieak milioi batetik gora izan daitezkeela. Bestalde, itsasoen kutsadura eta arrantza-baliabideen neurriz gaineko ustiapena dira itsasoko bioaniztasunak jasaten dituen eragin garrantzitsuetako bi.

Biodibertsitatea zainzeko Europar Batasunak eskura dituen tresna nagusietako bat LIFE izeneko finantza-tresna da. Horrek aurten, maiatzaren 21ean hain zuzen, martxan jarri zeneko 20. urteurrena ospatuko du. Egun horretan bertan 20 urte beteko dira Europar Batasunak Habitaten Zuzentaraua onartu zuela. Horren bidez, Natura 2000 Sarea sortu zen eta gaur egun Europan biodibertsitaterako funtsezko tresna da.

Gaur egun, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila, Ihoberen lankidetzarekin batera, "Euskal Autonomia Erkidegoko estuarioetan garrantzi komunitarioko habitatak leheneratzeko" LIFE proiektua gauzatzen ari da. Proiektu horrek 4 urtez iraungo du eta 1.860.000 euroko aurrekontua du (horien erdia Europako Batzordeak finantzatzen du). Proiektu horren bidez, Baccharis halimifolia landarearen inbasioa geldiarazi nahi da Urdaibain, Txingudin eta Lean, estuarioetako habitaten 314 hektarea leheneratuta eta hobetuta. Gainera, eremu horiek erabiltzen dituzten hegaztien baldintzak hobetu nahi dira; eta saihestu nahi da espezie inbaditzaile hori bestelako estuario eta itsasertzeko eremuetara zabaltzea.

Proiektu horren jardueren artean argazki-lehiaketa bat antolatu da, horren sariak 1.000 eta 500 eurokoak izango dira eta Ingurumen sailburuordea den Arantza Leturiondok banatuko ditu maiatzaren 22an Txingudin.

 

4 iruzkin
  • @ikimiliklik
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna eta Europako LIFE programaren 20. urteurrena. http://t.co/9fobbCCO

  • @mendikolagunak
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna eta Europako LIFE programaren 20. urteurrena. http://t.co/9fobbCCO

  • @mendikolagunak
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Día Internacional de la Diversidad Biológica y 20 aniversario del programa europeo LIFE. http://t.co/7VQ07x9c

  • @JorgeTubilleja
    2012.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Día Internacional de la Diversidad Biológica y 20 aniversario del programa europeo LIFE. http://t.co/7VQ07x9c

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Arantza Leturiondo