
Torres Lehendakariordeak bilera sortarekin jarraitzen du, eta Euskadiko UGTko ordezkariak hartu ditu
- Bigarren topaketa da elkarrizketa indartzeko, erakundeen arteko lankidetza bultzatzeko eta itun sozialean aurrera egiteko
Mikel Torres Lehendakariordeak eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak Euskadiko UGTko ordezkariekin jarraitu du gaur, osteguna, elkarrizketa indartzeko, erakundeen arteko lankidetza bultzatzeko eta itun sozialean aurrera egiteko asmoz hasitako bilera sorta.
Bileran izan dira, halaber, Iñaki Ruiz Ekonomia sailburuordea, Elena Pérez Barredo Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea eta Alfonso Gurpegui Enplegu eta Inklusio sailburuordea.
UGTren aldetik, José Manuel López Conde sindikatuaren gestorako presidenteordea, Daniel González Taboada Politika Sindikal eta Enpleguko bokal arduraduna, Xuria Arza Vélez Gizarte Politika, Berdintasun eta Prestakuntzako bokal arduraduna eta Mikel Carramiñana Komunikazioko bokal arduraduna izan dira.






